2008/07/19 09:05:19.148 GMT+2
Narrupe
Kantu hau Jesus Basterretxeak utzi dizkigun kantu paperetan agertzen da. Beraien kuadrillan eta Mutrikun lagunartean askotan abestua.
Ez gaude ziur, baina uste degu kantu hau Miel Arrietak egina izango dela
Narrupe, Narrupe, gure leku maitagarria,
Narrupe, guria benetan zoragarria.
hainbat eta hainbat, momentu eder,
pasatu degu, guk lagun artian,
pozik, jan eta edanian.
Musika eta soinuak, beti gure artian,
kitarra bat hartzen degunian,
hasten gera laster kantuan, denok kantari.
Mutriku herrian dagoenik
kasta onena, hementxe daukagu
gure Narrupe honetan.
Penak badaukazuz, laster laster,
kenduko dezuz, gurekin bazatoz
danak uxatuko dezuz.
Sukaldian trebeak, kirolian hobiak
mutrikuarrak behar degunian,
laguntzarik, prestatzen gera,
gu laguntzeko…
Narrupe, Narrupe
zu modukorik,
inon ere ez…
Nork: MutrikukoKantak.2008/07/19 09:05:19.148 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat