Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/07 20:22:31.237 GMT+1

Mutrikuko Kantak Proiektuko aurkezpena

Orain dela urte ta erdi hasi ginen proiektu honekin, eta denbora honetan proiektuko kideok lan asko egin dugu.

Kantuak jaso, grabazioak egiteko herriko hainbat taldeekin harremanetan jarri, grabazioak egin, eta gero sortutako material guztia landu eta egokitu herriaren eskura lagatzeko.

Produktu politxak sortu dira: 43 kantaz osatutako CD bikoitza eta 118 orrialde dituen kantu liburuxka.


CDen ekoizpena TX disko etxearekin egin da, beraz CD-en kalitatea profesionala dela esan genezake. Guztira 1.000 kopia egin dira, herritar guztiek beraien kopia izateko aukera izan dezaten.

CDak eta liburuxka oraindik ez dira salgai jarri. Horretarako Santo Tomas eguneko ferixa aukeratu dugu, Mutrikun abenduaren 19an ospatzen dena.

Proiektu honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntza izan badugu ere, laguntza honek aurrekontuaren erdira bakarrik heltzen da, eta beste erdia CDak saltzen lortuko duten diruarekin beteko dugu. Esan beharra dago ere, proiektu honetan parte hartu dugun guztiok doan egin dugula  lana.

Ekoiztu diren kopia guztiak saltzen direnean ez ditugu gehiago egingo, beraz adi ibili CD eta liburuxka gabe geratu nahi ez badezu.







Nork: admin.2009/12/07 20:22:31.237 GMT+1
Etiketak: proiektua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ondo !

Nork: aitor.2009/12/07 20:34:39.396 GMT+1

Errenferentziak:

...trikuko%20Kantak%20Proiektuko%20aurkezpena%20-%20Mutrikuko%20Kantak%20http%3A%2F%2Ftopsy.com%2Ftb%2Ftr.im%2FH63Q">retweet Mutrikuko Kantak Proiektuko aurkezpena - Mutrikuko Kantak ...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Mutrikuko Kantak Proiektuko aurkezpena - Mutrikuko Kantak [atxukale.com] on Topsy.com 2009/12/10 15:23:53.114 GMT+1

Idatzi artikulu bat