Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/21 08:06:47.409 GMT+2

Markesaren alaba

Ezagunak dira Sebero Iturrinoren "Markesaren alaba" bertsoak. Noizkoak diren zehazki ez dakigu, baina XIX. mendekoak direla bai.

1

Zeruak eta lurrak
egiñ zituena
memoriya argitzeñ
atoz naregana,
esperanza badauka
zedorrek emana
kunplitzeko dedala
deseo dedana.

2

Amoriyozko penak
bertso berriyetan
publika albanitza
Euskal-errietan,
enteratu naiz ongi
enkargu oyetan
San Jose arratzaldeko
iruterdiyetan.

3

Markes baten alaba
interesatuba
mariñeruarekiñ
enamoratua
deskubritu gaberik
bere sekretua
amoriyua zeukan
barrena sartua.

4

Lagun siñalia zan
goguan artzeko
esan ziyola aren
etxera juateko;
-deseo dedan itz au
manifestatzeko
zurekin, Antonio,
nago izateko.

5

-Zer esaten dirazu,
Juanitak itz ori,
tentatzen aizerala
trazak badirudi,
etzait zure gradurik
tokatzen neri,
ez burlarikan egiñ
mariñeruari.

6

-Iduki dezakezu
ongi sinistua
aspaldiyan neguala
zutzatz gustatua,
etzaitut nik utziko
desanparatua,
ala egiten dizut
gaur juramentua.

7

Konformatu ziraden
alkarren artian
ezkonduko zirala
urrengo urtian,
eskolak ikasteko
biyen bitartian
beraren erritikan
guztiz apartian.

8

Ala disponiturik
jarri zian biyak
kartaz entenditzeko
alkarren berriyak
formalidadiakin
jartzeko egiyak,
baña etziran lo egon
amaren begiyak.

9

Alferrik izango dira
aserre gurian
ez naute mudatuko.
eternidadian,
esposatu nai nuke
kariño onian
Antonio Maria
otortzen danian.

10

Ezin egon zan ama
itz ori sufritzen,
beriala asi zan
kartak detenitzen
intenziyo aundiagoz
ezkontza galdutzen;
Juanitak alakorik
etzuen pensatzen.

11

Amaren maleziya
korreora juan ta
Antonio iltzala
egiñ zuan karta;
Juanitaren tristuraz
maitia, esan ta
engañatu bestek
gezur bat esanda.

12

Amak esaten dio:
-Juanita neria,
galdu da diotenez
Antonio Maria,
ni billatu dizut
beste bat obia,
mayorazgo interes
askoren jabia.

13

-Ama, ez neri esan
orrelakorikan,
ez det nik bestegana
amoriyorikan,
ezin alegre leike
nere barrenikan
komenienzia ona
egonagatikan.

14

-Utzi alde batera
orrelako lañak,
ez dizut nik ikusten
zu bezela damak,
nai badituzu artu
onra eta famak
giyatuko zaitazte
aitak eta amak.

15

Denbora kunpliturik
galaya abiyan
zer pasatu ote zan
areñ memoriyan
kartarik artu gabe
juandan aspaldiyan,
inozente sartu zan
jayo zan erriyan.

16

Au da lendabiziko
esan zenduana:
-¿zer da musikarekiñ
onratzen dutena?
-Markesaren alaba
kaliak barrena
esposario zala
ark biarzuena.

17

Desmayaturik egiñ
zuen ordu-bete
gero nobiya eske
itz bi egiñ arte
inguratu tzitzayon
makiñabat jende,
bigarren ordurako
illda derrepente.

18

Gaba pasatu eta
urrengo goizean
entierrua zuben
bigarren klasian,
markesaren alaba
guziyen atzian;
¡zer pena isango zan
arren barrenian!

19

Penarekin lerturik
Antonio ill zan,
akonpañatu zuen,
Juanitak eleizan,
naitasuna baziyon
esan dedan gizan,
gerostik etzuen
osasunik izan.

20

Erremedia bazei
sentimentu ori
bitarteko bat jarri
Jesus maiteari
oraziyo egiñaz
Birjiña Amari
zeruan gerta dediñ
Antonio Mari.

21

Alkarren konpañian
guk ere nai degu,
Birjiña, egiezu
Jaunari erregu
kristau guziyogatik
baldin albazendu,
Iturrinok orrela
desiatzen du.

Nork: MutrikukoKantak.2008/07/21 08:06:47.409 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat