Lore ederra agertu da
gure mendietan
usaia zabaldu da euskal herrietan
hau da egualdi ederra
eta itxuria
goizian tabernan eta
gabian kafian
ez dago gauza onik
ipini artian
hiru seineru berri
aurtengo urtian
Lore ederra agertu da
gure mendietan
usaia zabaldu da euskal herrietan
gizonak itxasoan da
andrak koltxoipian
gizonak ez du jakitzen
noiz jaikitzen diran
eurak behar lukete
holako egunetan
ez inori agindu
behar ez dan gauzetan
Lore ederra agertu da
gure mendietan
usaia zabaldu da euskal herrietan
2009/06/11 13:02:45.086 GMT+2
Lore eder bat
Nork: MutrikukoKantak.2009/06/11 13:02:45.086 GMT+2
Etiketak:
bideoak
mutxurtarrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat