Interneten aurkitutako erreferentziagatik, badirudi kantu hau Enbeita'tar Kepak sortutakoa dela. Mutxurtarrak kantatzen duten kantuak aldaketa batzuk dauzka.
Geure asaba zarren odola
Daukagun arte zañetan
Agertu daigun euskaldun antza
Gure arazo danetan,
Euskera zarra egarriz ito
Ez dadin legorte honetan,
Egarri hori ase dezagun
Maite badegu benetan
Hitzak bakarrik indarki dira,
Eginpenak ziñaldari,
Nor zelako dan bere eginpenak
Erakusten dabe argi,
Euskaldunen bat Euskal Herrian
Beti erderaz badabil,
Alperrik esan "soy vascongado"
Erdaldun hutsa da hori.
Jainkoak nai du mintza gaitzala
Bakoitza beren hizkeraz,
Doitxarrak doitxez egiten dabe
Baita Frantzian fratzeras
Gaztela'n barriz erderaz beti,
Zergaitik ez guk euskeraz
Gure ele maite onek ezpadau
Zer ikusirik bestegaz?
Ez dago hemen zuri ez baltzik
Ez dago politikarik
Euskaldun danok euskeran alde
Egitia da bakarrik
Ez dezan iñork ostikopetu
Jaungoikoaren gurarik
Euskaltzaletu gaitean danok
Iñor be geratu barik.
Ikasi daigun erderaz, frantzes
Naiz inglesaren elia,
Ikaste hori ontzat daukagu
Baña lelengo geuria.
Hizkuntza danak gurgarri dira
Aitortu nai det egia,
Baña guretzat gurgarriena
EUSKERA MAITAGARRIA
euskera nahi det goizetan
euskera arratsaldetan
baita gabaz ametsetan
euskera nahi det bizi guztiko
jardun eta ekintzetan
euskera nahi det zarretan
nahi det azken otoitzetan (bis)
2009/06/03 13:15:06.705 GMT+2
Gure Asaba
Nork: MutrikukoKantak.2009/06/03 13:15:06.705 GMT+2
Etiketak:
bideoak
mutxurtarrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat