Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/08/01 15:06:25.952 GMT+2

Eusko Folklore Mutrikutik

Aurreko mezuan Kirmen Uriberen liburutik ateratako kantua publikatzen genuen. Bere liburuan esaten zuenez, 1927ko uztailaren 27ko Euzkadi egunkarian Mutrikuko kanta zaharrak jasotzen dituen zutabetxo batetik ateratakoa zen, eta pista horri jarraituz zutabe hartan zetorrena berreskuratzea lortu dugu.

Eskerrik asko Bizkaiko Foru Liburutegikoei informazioa bidaltzeagatik.

Zutabea Arno-Mendi ezizenarekin sinatuta dator, eta agertzen den bezela publikatzen dugu guk hemen:

Eusko Folklore Mutrikutik

Trumoi ta tximista aldian esan oi dana:

Santa Barbara, Santa Kruz
Jauna balia zakiguz,
Iñusentien ogixa,
Jauna miserikordixa

Kandelarioz abestu oi dana:

Kandelario lario
aitzari ura dario
makatzari madari
eldu, Peru, ankiari

Belardian jarra ta belarra gora jaurtiaz abestu oi dana:

Txintxin belarra,
asa belarra,
au zeñentzat
urrengo dauentzat

Euria astean umiak abestu oi dute:

Eurixa mendixa,
astuarengo txarrixa
aingerutxuak baleki
erango luke poliki

Ixa oñez ikasian dagoan aurrari abestu oi zaiona

Txalotxo txalo
usutxua palo
usutxua mispira
gañian dago
badago bego
zapatatxo berrien
esperan dago

Sarri abestu oi dan abesti zar bat:

Bris.... bris ..
saguak ganbaran dabiltz;
nik eztakit zer dan baña
mantu luziak badabilz;
mantu luziak kapabeltz
beti eramango
beti eramango
beñere eramaten ez

Aspaldiko beste abesti bat:

Manuela Joakina
datorrenian
sosuak kantatzen du
Galenonian
Galenonian
Manuela triste
tripan dauka este
aura kontsolatzeko
zerbait nai luke,
kopatxo bat gorritik
erango luke


ESAKUN FOLKLORE GAIAK

- Iñoiz sorora juan da edo, "mari gorri" esaten giñon mamorrua billatzen bazan, urrengo egunerako egualdi ona ber-bertatik lortzen zan bera eskuan artuta bi edo iru aldiz onela abesturik: "Mari gorri, bixar euzki gorri".

- Bide baster geienetan egon oi diran gardu lora gorriari ez gero Jaungoikoarren ikutu, esan oi ziguten bein ta berriro gure ume aldian, bestela "aita ta ama leiotik bera jausten dira".

- Agiñen bat ateratzian, goikua bada sutara ta bekua tellatura, iru aldiz itz onek esanik: "Ama Birjiñia beutsa nere agin zarra'ta ekatzu agin berria"

- Ames txarretatik libratzeko onela mintzatzen dira asko: "Amandre Santa Ines, bart ein det ames, ona baldin ba betor bere bidez, txarra baldin ba dijuala bere bidez", ondoren iru Agur Maria esanaz

ARNO-MENDI

Nork: MutrikukoKantak.2008/08/01 15:06:25.952 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat