Nerea Arrizabalagak bidalitakoa. Bere aitak zituen kanta paper zahar batzutik ateratakoa.
Kantua ezaguna bada ere, askorentzako bertso batzuk berriak izango dira.
Bi areoplano pasa ta
bat itxasora jausi
Bi areoplano pasa ta
bat itxasora jausi.
Ekarri,
Angelitak ekarri
Angelitak ekarri
Angelitak Kosmen buxian utzi.
Kostaura joan eta
bibotexek saltatu.
Kostaura joan eta
bibotexek saltatu.
Brinkatu,
ez zen asko ikaratu
ez zen asko ikaratu.
Barruan zer zun aburo zun kontatu.
Juana Pipaxenian
egin dute afaria.
Juana Pipaxenian
egin dute afaria.
Aingiria,
bete kazuelaria,
bete kazuelaria,
Kalamax zorrotz ibili kutxaria.
Kanpoko aldera begira
zegoen fogonerua
Kanpoko aldera begira
zegoen fogonerua.
Atzekuak,
han nun dagoen bultua,
han nun dagoen bultua,
haren itxuraz da aeroplanua.
Ondarrua ta Debatik
atera da jendia
Ondarrua ta Debatik
atera da jendia
Pasiatzera,
goazen Mutriku aldera,
goazen Mutriku aldera,
han dauan aeroplanua ikustera.
Konpania kanpuan ta
Zumalabe begira.
Konpania kanpuan ta
Zumalabe begira.
Kanpuan,
danak txixa egiten kanpuan,
danak txixa egiten kanpuan,
hamaika ardo bazuten barruan
2008/07/08 18:21:20.864 GMT+2
Bi areoplano
Nork: MutrikukoKantak.2008/07/08 18:21:20.864 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat