Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/12 08:00:00.523 GMT+2

Bertso berriak, Oso ikaragarriak

Nerea Arrizabalagak bidalitakoa. Bere aitak zituen kanta paper zahar batzutik ateratakoa. Kanta papereko grafia errespetatu da.

Berso berriak kantatutzeko
goguan arkitutzen naiz,
Arrasteroko gizonen andrak
zer moduz bizi diran;
eurak etzian eta gizonak
kanpora bialduzian,
oso kontentus izaten dira
gero dirua artzian.

Andra batzuek onak badira
lodiak irana gatik,
gizonen irabazi guzia
gordetzen dunak gogotik;
beste batzuek oso pardelak
etzakuena inportik,
aurretik ondo jan da eranda
gero atera atzetik.

Egunak kontatzen asitzen dira
illaren askenerako,
dirua artuta beuren buruak
ederki gobernatzeko;
popa galantak asten sakues
ondo bizi diralako,
irisillakin merezi luke
oyek eskarmentatzeko.

Ez du jakiten gizonen berri
zer bizimodu daukala,
pentsatzen dube errekreoko
bizimoduan daudela;
andra kuadrilla juntatu eta
zer kontatu badutela,
udan aize freskua artuta
neguan eguzki epela.

Gizonak beti diru bialtzen
umiak mantenitutzeko,
aldan moduan pasatu eta
serbait aurreratutzeko;
gero gizona etortzen bada
egun batzuk pasatzeko,
etzeko boltza billatutzen du
bate diru gabe seko.

Gizon gaisua ainbeste millan
itotzeko ere estaduan,
dirurikan ez aurreratzeko
au ezta bizimodua;
biyar edo etzi gaisotzen bada
nun dago bizi modua,
andra pardelak ez du pentzatzen
zer gerta leiken munduan.

Gizona ona baldin badata
andria berriz gaistua,
gizonari zarri emango diyo
eskoba kerten kasua;
esanaz ere etorri dala
Arrasterako abisua,
gero gizona bialdu eta
oso dago kontentua.

Gero asten dira kenasillakin
beuren buruak orrasten,
bata berria jantzi takuan
errekaduak egiten;
gauza gosuak jatordurako
zarri eramaten duke,
ume gaisuari pizkat eman da
dana eurak biar dute.

Emakume orrek merezi ditu
gizonan galtzak jastia,
gizonak andik ekarri eta
eurak ara bialtzia;
nola ederki ikasiko dute
zerdan bizi izatia,
bronkas aizera sartzen basakue
bularreta pargadia.

Baña oraindikan etorriko da
gauza berrien modia,
gizonak etzian geldituta
emakumiak jun biar;
tzanbia legunak erantzi eta
galtzazirak jantzi biar,
oso poliki emango diye
popa aundi  kuadrilliai.

Bertso berriak atera ditut
andra batzuei jarriak,
ikasi danok, ezdira tzarrak
oso dira dotoriak;
urrengo berriz melenistari
aterako det obiak,
emen daukagu autore on bat
gañera gitarristia.

Azkenengua kantatutzendet
neure umore onian,
ez det gaiskirik iñori esan
formalidade onian;
biyar edo etzi lanik ezpada
nun dago nere ogia,
gitarra artuta kantak partitzen
au dek agilidadia.

Nork: MutrikukoKantak.2008/07/12 08:00:00.523 GMT+2
Etiketak: pargadia arrastera pardela kenasil galtzazirak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat