Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/09 08:46:48.851 GMT+2

Arno'ko gurutza

Nerea Arrizabalagak bidalitakoa. Bere aitak zituen kanta paper zahar batzutik ateratakoa.

Herri txiki txiki bat
sortu zan ludian,
"Mutriku" izenakin
Arno'ren onian.
Itxas baso ta mendi
inguru guzian,
Arno'ko Gurutzea
guzien ganian.

Amatxo'k esan ziran
jaio nintzanian,
lendabiziko itzak
arnasa artzian.
Bizi adi, semetxo
pozez ta pakian,
Arno'ko mendiaren
beko barrenian.

Mendi polit bat badet
maite biotzetik,
alkarren maite gera
biok aspalditik.
Arno'ko gurutziaz
nago txoraturik,
berdinik ez det uste
inon badagonik.

Agur Arno mendiko
ardizai maitiak,
agur zelai eder ta
mendi bitartiak.
Agur Arno'ko Gurutz
eta baserriak,
agur bere menpeko
herritar guziak.

Arkaitzaez josia dan
Arno'ren gorputza,
Arremieta'n zear
Apain'dik goruntza.
(bis)Mutriku'k izan zuan
Jauna'ren laguntza,
mendi artan jartzeko
"ARNO'KO GURUTZA".

Nork: aitzol.2008/07/09 08:46:48.851 GMT+2
Etiketak: apain gurutza arno arremieta mutriku | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat