Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/30 16:16:20.917 GMT+2

Amets

Kantu hau Ondarruko kantu bezela zabaldu bada ere, bere jatorria Mutrikuarra da, euskerazko bertsioa behintzat. Hona hemen Arantxa Eizagirrek kontatu diguna.

Eurak gazteak zirela kanpoko talde bat etorri zen Mutrikura kantatzera, eta beste batzuen artean, kantu hau erderaz abestu zuten. Aurrerantzean euron kuadrillan asko kantatu izan zuten, baina erderaz beti. Behin, lagun artean eta erdi galanixan, kuadrillakoek letria euskeratu zuten, eta herrixan euskeraz kantatzen hasi ziren.

Euskerazko bertsio honek harrera ona izan zuen Mutrikun, eta laster hasi ziren MaƱelen artean eta taberna giroan kantatzen. Izan ere, herrian asko zabaldu zen.

Kantuaren oihartzuna Mutrikutik Ondarrura heldu eta hango talde batek Euskal Herri mailan ezaguna egin zuen aldaketa batzuk egin ondoren, horien artean Mutrikuko aipamena kendu eta Ondarrukoa jarriz: "Ondarruko kaiera ..."

Kantuaren euskerazko bertsioa beraz Arantxa Eizagirre eta bere lagunak Mutrikun sortutakoa da, eta hemen jartzen dugu jatorrizko bertsio hori.

Amets, amets egin itsas gizona,
amets, zure ametsa gerta leikela.

Laister etorriko zera Mutrikuko'ko kaiera,
hemen dezu maitea, itxaropen ta poza
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
zain daukazu maite dezun bihotza.

Amets, amets egin itsas gizona,
amets, zure ametsa gerta leikela.

Laister etorriko zera Mutrikuko'ko kaiera,
hemen dezu maitea, itxaropen ta poza,
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
zain daukazu maite dezun bihotza,
zain daukazu maite dezun bihotza.

Nork: admin.2009/05/30 16:16:20.917 GMT+2
Etiketak: arantxa-eizagirre txairo-bikotea bideoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat