Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/17 08:05:00 GMT+2

Aitorren hizkuntza zaharra

Ziriako Andonegi Mutrikuarrak idatzitako bertsoak:

Aitor-en hizkuntza zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskeraz
hitz egin behar degu.


Lehendabiziko hitzak
haurtxo nintzanean
amaren besoetan
bular barrenean.
Hitz hauek esan ziran
hizketa garbian
gorde euskera semetxo
bihotzen erdian.

Zein hizkuntza ederra
euskera  guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxo dun hizkuntz
txukun ta garbia
biraorikan ez duen
hizketa garbia.

Ez daukagu euskera
lotsaz baztertzeko
hainbat gutxio berriz
oin azpiratzeko.
Jainkoak eman zigun
euskaldunentzako
jaunaren lege santurik
ez dago ukatzeko.

Amatxok esan ziran
heriotz aurrean
agur semetxo laztan
laister naiz lurpian.
Euskeraz otoitz egin
nere lur gainean
euskeraz nahi det entzun
nik zorionian.

Ama! erantzun nion
zure lur gaƱian 
belauniko jarrita
otoitz egitean
Euskeraz egingo det
goiz  ta arratsaldean
biok zaudetelako
nere bihotzean.

Etsaiak aurka dabiltz
euskeraren gaitik
lehen, orain eta beti
guztiz azpalditik
lurperatu nahirikan
aintzin aintziƱatik
Ez dute hori lortuko
inongo aldetik

Euskera galdutzeko
ez dago bildurrik
Munduan ezta sortu
hortako indarrik
sasi jakintsu asko
dabiltz galdu nahirik
Asmo txar hoiek guztiak
dirade alperrik

Goratu dezagun ba
euskera laztana
gure asabagandik
ikasi genduena
Pozgarrizko hizkuntza
maitatzen deguna
Bihotz nahigabetua
sendatzen diguna

Gora euskera maitia
Zoragarriena
Euskaldunen artian
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hizkuntzik  zaharrena
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskera.


Publikatuta
: 2008/12/30
Eguneraketa (2009/04/17): Anaiarte Abesbatzari egindako grabazioa publikatzen dugu


Nork: MutrikukoKantak.2009/04/17 08:05:00 GMT+2
Etiketak: anaiarte-abesbatza bideoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat