Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/06 11:06:47.789 GMT+1

Ni naiz Kapitan Piloto

Ez dakigu kantu hau jatorriz Mutrikukoa den ala ez, baina herrian asko kantatzen da.

Ni naiz Kapitan Piloto

Bertso berri batzuek
Nahi nituzke jarri
aditu nahi duanik
Inor baldin bada.
Lehorrez aspertuta
itsasoetara
hirurehun lagun goaz
Montevideora.

NI NAIZ KAPITAN PILOTO
ZU ZERA KAPITAN PILOTO
ETA EGIN BEHAR ZAIT OBEDITU
JOTEN BAZAIT KASKETA
BONBILA BONBILA BERA
HELTZEN BADIOT NORBAITI
BONBILA BAT ETA BONBILA BI
ERAGIOK SANTI ARRAUNARI.

Barku sinple honetan
honenbeste lagun
ez dakit zer biaje
atera behar degun.
Kubiertan lekurik ez
bodegan txit ilun
guretzat gauza onik
ez zegoen inun.

BIZAR LUZE GORRIZKARA
HOLANDESAREN TANKERARA
JOTEN BAZAIT KASKETA…

Horizonte honetan
sartu ginanian
haizerik ez genuen
zortzi egunian.
Jendia aspertu zan
geldik egonian
eguzkiak erretzen
kubierta gainian.

KAPITAN KORAJETSUA
ETA GAINERA INDARTSUA
JOTEN BAZAIT KASKETA…
Berrogei egun genuen
linean igaro
txit haize gustokoak
jo genduzen gero
gure Jainkoagandik
degula espero
ondo ailegatuko
gerade onezkero.

KAPITAN ARATXIN BELTZA
HAREN ITXURA DEK ALKITRANA
JOTEN BAZAIT KASKETA…

Bakailau usainduna
ustela sardina
urdai ere zeguan
hil zanian fina.
Hura ez zen nahikua
dana arrak egina
urrutira botatzen zun
usaina zikina.

TXIKOTA BERGA TA DANAK IBILTZEN DITU
KAPITANAK
JOTZEN BAZAIT KASKETA…


Nork: MutrikukoKantak.2008/11/06 11:06:47.789 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/01 09:48:34.339 GMT+1

Aitorren hizkuntza zaharra


Aitor-en hizkuntza zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskeraz
hitz egin behar degu.


Lehendabiziko hitzak
haurtxo nintzanean
amaren besoetan
bular barrenean.
Hitz hauek esan ziran
hizketa garbian
gorde euskera semetxo
bihotzen erdian.

Zein hizkuntza ederra
euskera  guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxo dun hizkuntza
txukun ta garbia
biraorikan ez duen
hizketa garbia.

Ez daukagu euskera
lotsaz baztertzeko
hainbat gutxio berriz
oñazpiratzeko.
Jainkoak eman zigun
euskaldunentzako
jaunaren lege santurik
ez dago ukatzeko.

Amatxok esan ziran
heriotz aurrean
agur semetxo laztan
laister naiz lurrian.
Euskeraz otoitz egin
nere lur gainean
euskeraz nahi det entzun
nik zorionian.

Ama erantzun nion zure lur
gañian  belauniko jarrita
otoitz egunean
Euskeraz egingo det
goiz  ta arratsaldean
biok zaudetelako
nere bihotzean.

Gora euskera maitia
Zoragarriena
Euskaldunen artian
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hizkuntzik  zaharrena
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskera.

Nork: MutrikukoKantak.2008/11/01 09:48:34.339 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/18 10:50:57.046 GMT+1

Gure kuadrillan

Kanun hau ez dugu esango Mutrikun sortua denik, baina asko kantatzen denez, hemen sartzen dugu:


Gure kuadrillan
gure  kuadrillan
gure kuadrillan mozkorra franko
eta gaiñera, soltero

Eta gaiñera,
eta gaiñera,
eta gaiñera ezkontzerikan
ez duena espero,
ez orain ta ez gero

Hau dek zorioneko
ezkondu beharra
ezkondu baino lehenago
biziko naiz mutil zaharra.

Nork: MutrikukoKantak.2008/10/18 10:50:57.046 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/15 19:46:09.216 GMT+1

Xixili


Goiko kalian bai bizi dala Xixili (3 aldiz)
Haretxek emateu ixilik

Beko kalian bai bizi dala Tomasa (3 aldiz)
Haretxek ei dauka demasa

Erdiko kalian bizi da Madalena (3 aldiz)
Haretxek dauka demasena

Ixidoran atzetik zabiltza Gregorio (3 aldiz)
Baina berak ezetz dio

Kalkule usted pues, pues, pixu haundixe
Eulalik dauka pantorrilla lodixe (2 aldiz)


Nork: MutrikukoKantak.2008/10/15 19:46:09.216 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/18 09:51:48.582 GMT+2

Eskabetxetako kantak II

Eguneraketa (2008/08/18) : Kantak entzuteko aukera ematen dugu. Kanten azpian dagoen "play" botoiaren gainean klikatu.

Eskabetxan kantatzen zutenetariko bat da hau. Berez, kantu erligiosoa, baina garai haietan oso arrunta zena, neska eta emakume guzti haiek,  monjetan jaso baitzuten nolabaiteko edo garai hartako irakaskuntza. (Ana Mari Lezertua)


En la calle la amargura, iba la virgen llorando
encontró una  mujercita, toda vestida de blanco.

Oiga usted mujer cristiana, ha visto usted a mi hijo amado,
si señora ya la he visto, por aquí se  a pasado.

Una cruz en el hombro, una cadena arrastrando,
una cuerda por el cuello, desde allí le van tirando.

San Juan y Madalena, les iban acompañando,
San Juan le dijo a la virgen caminemos al calvario.

Caminemos- caminemos, caminemos al calvario
que para cuando lleguemos, estará crucificado.

Ya le  clavaron los pies, ya le clavaron las manos
ya le han metido la lanza, por su divino costado.

La sangre que le caía, caía  al cáliz sagrado
el hombre que lo bebiese, será bien aventurado.
 
El que dice esta oración, todos los viernes al año
sacara un alma de pena, y la suya  del pecado.

El que sabe no lo dice, el que oye no lo aprende
llegara el día del juicio, lo que de sucederle.

Yo tengo un escapulario, de la virgen del rosario
cada vez que lo pongo, me acuerdo de Jesucristo.

Jesucristo es mi padre, Santa Maria es mi madre
los Ángeles mis hermanos, me agarraren de la mano.

Me llevaron a Belén, del Belén al calvario
del calvario a la cruz, padre nuestro amen Jesús.


Ana Mari Lezertua: Kantu hau ere erderaz da, baina, esan dudan bezala garai hartan oso arrunta.

Motrico Puerto Rico

Motrico puerto rico donde el amor encontré, ( Bis )
Y dile que no me olvide que muy pronto volveré yo. ( Bis )

Vuelvo a Motrico en busca de aquel amor
Y la encontré siguiendo mi corazón
Esa mujer que un día lloro por mi
entre mis brazos la tengo y ahora llora por que es feliz.



De tanto que sabes coser (Ana Mari Lezertua)

De tanto que sabes coser
De tanto que sabes bordar
Me has hecho los pantalones
Con la bragueta Para atrás.

Play-ri eman:


Los marineros de Motrico (Ana Mari Lezertua)

Los marineros de Motrico pronto se irán a la mar, ( Bis )
Le dicen a los chiquillos le dicen a los chiquillos le dicen
A los chiquillos,

Txo! Atrakatu batela.


Play-ri eman:


Aquel marinero cojo (Ana Mari Lezertua)

Aquel marinero cojo
Aquel que le falta un ojo
Aquel que no puede ver
El torito le va coger

El torito le cogio
Kantzontzillos le rompió
Vamos a la plaza que hay algo que ver
Un hombre se casa con una mujer

La mujer es tuerta
El hombre no ve
Vaya casamiento que vamos a ver.


Play-ri eman:




Adiós Motrico adiós (Ana Mari Lezertua)

Adiós Motrico adiós
pueblo incomparable,
que aunque no me quieras tu
te quiero más que a mi madre,
te lo juro, que si yo tuviera dinero
encima de Atxukale pondría un letrero con letras de oro,
diciendo tu eres Motrico lo más salero del mundo entero.

Play-ri eman:



Nork: MutrikukoKantak.2008/08/18 09:51:48.582 GMT+2
Etiketak: mp3 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/01 15:06:25.952 GMT+2

Eusko Folklore Mutrikutik

Aurreko mezuan Kirmen Uriberen liburutik ateratako kantua publikatzen genuen. Bere liburuan esaten zuenez, 1927ko uztailaren 27ko Euzkadi egunkarian Mutrikuko kanta zaharrak jasotzen dituen zutabetxo batetik ateratakoa zen, eta pista horri jarraituz zutabe hartan zetorrena berreskuratzea lortu dugu.

Eskerrik asko Bizkaiko Foru Liburutegikoei informazioa bidaltzeagatik.

Zutabea Arno-Mendi ezizenarekin sinatuta dator, eta agertzen den bezela publikatzen dugu guk hemen:

Eusko Folklore Mutrikutik

Trumoi ta tximista aldian esan oi dana:

Santa Barbara, Santa Kruz
Jauna balia zakiguz,
Iñusentien ogixa,
Jauna miserikordixa

Kandelarioz abestu oi dana:

Kandelario lario
aitzari ura dario
makatzari madari
eldu, Peru, ankiari

Belardian jarra ta belarra gora jaurtiaz abestu oi dana:

Txintxin belarra,
asa belarra,
au zeñentzat
urrengo dauentzat

Euria astean umiak abestu oi dute:

Eurixa mendixa,
astuarengo txarrixa
aingerutxuak baleki
erango luke poliki

Ixa oñez ikasian dagoan aurrari abestu oi zaiona

Txalotxo txalo
usutxua palo
usutxua mispira
gañian dago
badago bego
zapatatxo berrien
esperan dago

Sarri abestu oi dan abesti zar bat:

Bris.... bris ..
saguak ganbaran dabiltz;
nik eztakit zer dan baña
mantu luziak badabilz;
mantu luziak kapabeltz
beti eramango
beti eramango
beñere eramaten ez

Aspaldiko beste abesti bat:

Manuela Joakina
datorrenian
sosuak kantatzen du
Galenonian
Galenonian
Manuela triste
tripan dauka este
aura kontsolatzeko
zerbait nai luke,
kopatxo bat gorritik
erango luke


ESAKUN FOLKLORE GAIAK

- Iñoiz sorora juan da edo, "mari gorri" esaten giñon mamorrua billatzen bazan, urrengo egunerako egualdi ona ber-bertatik lortzen zan bera eskuan artuta bi edo iru aldiz onela abesturik: "Mari gorri, bixar euzki gorri".

- Bide baster geienetan egon oi diran gardu lora gorriari ez gero Jaungoikoarren ikutu, esan oi ziguten bein ta berriro gure ume aldian, bestela "aita ta ama leiotik bera jausten dira".

- Agiñen bat ateratzian, goikua bada sutara ta bekua tellatura, iru aldiz itz onek esanik: "Ama Birjiñia beutsa nere agin zarra'ta ekatzu agin berria"

- Ames txarretatik libratzeko onela mintzatzen dira asko: "Amandre Santa Ines, bart ein det ames, ona baldin ba betor bere bidez, txarra baldin ba dijuala bere bidez", ondoren iru Agur Maria esanaz

ARNO-MENDI

Nork: MutrikukoKantak.2008/08/01 15:06:25.952 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/22 08:28:19.777 GMT+2

Saguak ganbaran dabilz

Kirmen Uriberen Portukoplak liburutik ateratakoa.

Liburuan hau irakur dezakegu: "1927ko uztailaren 27ko Euzkadi egunkarian Mutrikuko kanta zaharrak jasotzen dituen zutabetxo bat dator. Kanten artean hauxe berau:"


Bris, bris,
saguak ganbaran dabilz.
Nik ez dakit zer dan baña
mantu luziak badabilz;
mantu luziak kapabeltz
beti eramango
beti eramango
beñere eramaten ez.

Nork: MutrikukoKantak.2008/07/22 08:28:19.777 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2008/07/21 08:06:47.409 GMT+2

Markesaren alaba

Ezagunak dira Sebero Iturrinoren "Markesaren alaba" bertsoak. Noizkoak diren zehazki ez dakigu, baina XIX. mendekoak direla bai.

1

Zeruak eta lurrak
egiñ zituena
memoriya argitzeñ
atoz naregana,
esperanza badauka
zedorrek emana
kunplitzeko dedala
deseo dedana.

2

Amoriyozko penak
bertso berriyetan
publika albanitza
Euskal-errietan,
enteratu naiz ongi
enkargu oyetan
San Jose arratzaldeko
iruterdiyetan.

3

Markes baten alaba
interesatuba
mariñeruarekiñ
enamoratua
deskubritu gaberik
bere sekretua
amoriyua zeukan
barrena sartua.

4

Lagun siñalia zan
goguan artzeko
esan ziyola aren
etxera juateko;
-deseo dedan itz au
manifestatzeko
zurekin, Antonio,
nago izateko.

5

-Zer esaten dirazu,
Juanitak itz ori,
tentatzen aizerala
trazak badirudi,
etzait zure gradurik
tokatzen neri,
ez burlarikan egiñ
mariñeruari.

6

-Iduki dezakezu
ongi sinistua
aspaldiyan neguala
zutzatz gustatua,
etzaitut nik utziko
desanparatua,
ala egiten dizut
gaur juramentua.

7

Konformatu ziraden
alkarren artian
ezkonduko zirala
urrengo urtian,
eskolak ikasteko
biyen bitartian
beraren erritikan
guztiz apartian.

8

Ala disponiturik
jarri zian biyak
kartaz entenditzeko
alkarren berriyak
formalidadiakin
jartzeko egiyak,
baña etziran lo egon
amaren begiyak.

9

Alferrik izango dira
aserre gurian
ez naute mudatuko.
eternidadian,
esposatu nai nuke
kariño onian
Antonio Maria
otortzen danian.

10

Ezin egon zan ama
itz ori sufritzen,
beriala asi zan
kartak detenitzen
intenziyo aundiagoz
ezkontza galdutzen;
Juanitak alakorik
etzuen pensatzen.

11

Amaren maleziya
korreora juan ta
Antonio iltzala
egiñ zuan karta;
Juanitaren tristuraz
maitia, esan ta
engañatu bestek
gezur bat esanda.

12

Amak esaten dio:
-Juanita neria,
galdu da diotenez
Antonio Maria,
ni billatu dizut
beste bat obia,
mayorazgo interes
askoren jabia.

13

-Ama, ez neri esan
orrelakorikan,
ez det nik bestegana
amoriyorikan,
ezin alegre leike
nere barrenikan
komenienzia ona
egonagatikan.

14

-Utzi alde batera
orrelako lañak,
ez dizut nik ikusten
zu bezela damak,
nai badituzu artu
onra eta famak
giyatuko zaitazte
aitak eta amak.

15

Denbora kunpliturik
galaya abiyan
zer pasatu ote zan
areñ memoriyan
kartarik artu gabe
juandan aspaldiyan,
inozente sartu zan
jayo zan erriyan.

16

Au da lendabiziko
esan zenduana:
-¿zer da musikarekiñ
onratzen dutena?
-Markesaren alaba
kaliak barrena
esposario zala
ark biarzuena.

17

Desmayaturik egiñ
zuen ordu-bete
gero nobiya eske
itz bi egiñ arte
inguratu tzitzayon
makiñabat jende,
bigarren ordurako
illda derrepente.

18

Gaba pasatu eta
urrengo goizean
entierrua zuben
bigarren klasian,
markesaren alaba
guziyen atzian;
¡zer pena isango zan
arren barrenian!

19

Penarekin lerturik
Antonio ill zan,
akonpañatu zuen,
Juanitak eleizan,
naitasuna baziyon
esan dedan gizan,
gerostik etzuen
osasunik izan.

20

Erremedia bazei
sentimentu ori
bitarteko bat jarri
Jesus maiteari
oraziyo egiñaz
Birjiña Amari
zeruan gerta dediñ
Antonio Mari.

21

Alkarren konpañian
guk ere nai degu,
Birjiña, egiezu
Jaunari erregu
kristau guziyogatik
baldin albazendu,
Iturrinok orrela
desiatzen du.

Nork: MutrikukoKantak.2008/07/21 08:06:47.409 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/19 09:05:19.148 GMT+2

Narrupe


Kantu hau Jesus Basterretxeak utzi dizkigun kantu paperetan agertzen da. Beraien kuadrillan eta Mutrikun lagunartean askotan abestua.

Ez gaude ziur, baina uste degu kantu hau Miel Arrietak egina izango dela


Narrupe, Narrupe, gure leku maitagarria,
Narrupe, guria benetan zoragarria.
hainbat eta hainbat, momentu eder,
pasatu degu, guk lagun artian,
pozik, jan eta edanian.


Musika eta soinuak, beti gure artian,
kitarra bat hartzen degunian,
hasten gera laster kantuan, denok kantari.

Mutriku herrian dagoenik
kasta onena, hementxe daukagu
gure Narrupe honetan.

Penak badaukazuz, laster laster,
kenduko dezuz, gurekin bazatoz
danak uxatuko dezuz.

Sukaldian trebeak, kirolian hobiak
mutrikuarrak behar degunian,
laguntzarik, prestatzen gera,
gu laguntzeko…


Narrupe, Narrupe
zu modukorik,
inon ere ez…

Nork: MutrikukoKantak.2008/07/19 09:05:19.148 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/18 08:03:33.807 GMT+2

Ilunabarra

Kantu hau Jesus Basterretxeak utzi dizkigun kantu paperetan agertzen da. Beraien kuadrillan eta Mutrikun lagunartean askotan abestua.

Eguzkia hasten da hasten da
Jetxitzen, jetxitzen
dizdizera ederrak
zaiola gutxitzen. ( Bis )


Diamantezko printzak
zaizkanean galtzen galtzen
urrezko bola baten
itxuran da jartzen
eta geldi geldirikan da
itxaspean sartzen.( Bis )

Eta geldik, eta  geldik,
eta geldik, geldik da,
itxaspean sartzen, sartzen.( Bis )

Nork: MutrikukoKantak.2008/07/18 08:03:33.807 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)