Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/18 12:51:13.346 GMT+1

Segurtasun kopia


Aurreko asteetan zehar informatikook izaten ditugun dei tipikotako pare bat izan ditut: Aitzol, ordenagailuak ez dit disko externoa detektatzen; eta Aitzol, ordenadora birusez beteta daukat. Biak eskaera berdinarekin, ea begiratzerik badaukadan bertan dauzkaten datuak oso garrantzitsuak direla eta ez dituztela galdu nahi.

Aitzol galdera: Bale, segurtasun kopiarik bai?
Lehenengo Deiaren Erantzuna: bai baditut, baina apurtutako diskoan.
AG: A bueno, ba orduan ez dago arazorik, originalak daude.
LDE: Estoooo, ez ba, segurtasun kopia egin ondoren originalak borratzen ditut, zertarako gordeko dut ba originala kopia eginda badaukat?

Bigarren Deiaren Erantzuna: Segurtasun zer???

Bi egoera hauek zorte desberdinez konpondu dira, lehenaren kasuan diskoaren akats mekanikko bat izan da, eta bertako datuak berreskuratzeko era bakarra enpresa espezializatuetara jo eta kriston dirutza ordaintzea zen. Emaitza: datuak galduta.

Bigarren kasuan aldiz, Spyware, birus eta beste zikinkeriez beteta zegoen eramangarri bat zen, Ubunturen Live CD batekin arrankatu eta erabiltzailearen datuak DVD batera kopiatu ondoren, sistema berrezarri eta konponduta. Emaitza: Microsoft etxearentza zerbitzu tekniko lanak egin eta erabiltzailea bere datuekin pozik (dena dela, ziur naiz hilabete gutxi barru izango dudala motibo berdinarekin beste dei bat).

Bi ordenagailu hauetan berreskuratu behar zen informazio garrantzitsuena argazkiak ziren, eta segurtasun kopien beharra azaltzeko oso adibide ona iruditzen zait. Gaur egun gure argazki (edo beste edozein dokumentu) ez dauzkagu fisikoki eskuartean, ordenagaluaren diskoan daude. Disko hauek aparailu mekanikoka dira eta uste baino gehiagotan huts egiten dute.

Birusek (eta izen horrenpean erabiltzen den beste faunak) duela denbora asko zuten diskoa borratzeko afizioa galdua dutela iruditzen zait, orain gauza praktikoagoetara dedikatzen dira: zure ordenagailuaren kontrola hartu eta spam-a bidali, informazio pribatua lapurtu... Baina datu galeraren arriskua beste toki batetik dator. Ez pentsa zerbitzu teknikoetan ekipoa Live CD batekin arrankatu eta diskotik datuak berreskuratzeko aleginik egingo dutenik, normalean behintzat, diskoa formateatu, sistema eragilea berrezarri, eta martxa.

Hortaz ez baditugu gure fitxategien kopiak egiten hauek galtzeko aukera handiak dauzkagu. Argazkiekin jarraituz, esango duzue etxean ez dituzuela gordetzen argazki bakoitzaren bi kopia, bat originala eta bestea segurtasunekoa. Ados, baina argazkiak paperera pasatzen zirenean 'negatiboa' ere etortzen zen argazki horiekin batera, eta bietako bat mantentzen zenuen bitartean argazkia errekuperatzea bazegoan. Biak galdu ezkero, ba izorrai, baina hori beti gertatuko da, kopia eta originala mantentzen duten euskarri guztiak apurtzen badira dokumentua galtzen da. Kontua da, euskarri guztiak apurtzeko probabilidadea txikitzea paranoian erori gabe.

Nire aldetik gomendio batzuk:

- Inoiz ez mantendu kopia eta originala euskarri berean.
- Kopiak egiterakoan inoiz ez borratu originala, bestela kopia hori bihurtzen da originala.
- Segurtasun kopiak egiteko lana automatizatu. Bai software berezia edo nahiago baduzu sistema eragilearen automatizazio tresnekin.
- Noizean behin saiatu segurtasun kopiaren bat berreskuratzen datuak ondo daudela ziurtatzeko.
- Ez egin guztiaren kopia. Aztertu zein datu diren zuretzat garrantzitsuak.

Gaur egun disko gogorrak nahiko merke daude (canon arraioa dela eta ez bezain beste) eta aukera ona dira segurtasun kopiak egiteko. Sareko konexio iraunkorra (ADSL, kablea...) badaukazu segurtasun kopiak zure etxetik kanpora egin ditzazkezu. Aukera hau oso interesgarria iruditzen zait. Alde batetik zure datuak eta kopia fisikoki toki desberdinetan egongo dira, eta gainera enpresa hauek zure segurtasun kopien segurtasun kopiak egingo dituzte. Alde txarrak ere badauzka:

- Zure datuak kanpora bidaltzen ari zara, hortaz aztertu ondo eskaintzen diren pribatutasun aukerak.
- ADSL edo antzeko konexioren bat behar da, ahaztu modemarekin Gigak sarera bidaltzeaz
- Normalean ordaintzekoak izaten dira.

Nik orain dela gutxi zabaldu dut kontu bat horrelako toki batean: mozy.com . Windows eta MacOSXarentzako aplikazio bat eskaintzen dute, eta 2Giga arteko tokia doan. Gainera toki hau handitzeko gomendio sistema bat daukate, hortaz esteka honen bitartez  izena ematen baduzu zuk eta nik 256 Mega gehiago jasoko ditugu.

Nahi duzuen tokian eta nahi duzuen bezala, baina segurtasun kopiak izatea beti da ideia ona.

Nork: aitzol.2008/02/18 12:51:13.346 GMT+1
Etiketak: backup segurtasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat