Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/12/22 09:12:17.406 GMT+1

Polizixa Nazionala Ondarrun

Gaur goizian etxetikan erten deunian nahikua sorpresa hartu deu Ondarruko zubi zaharran aurrian Polizixa Nazionalan furgoneta bat ikusi deunian. Aurrian hiru polizixa gorarte tapauta. Euran aurrea allatu geanian Plaza berduratik bixaldu gatxue zubi berrirutz. Zubi Berrira allatu geanian bertan beste furgoneta bat zauan, suposatzen det beste alderutz ere etzeuela pasoik lagatzen, hau da, alda zaharra itxitxa.

Ordurako telebisioko kamara bat ere bertan zauan, eztet uste polizixiana zanik. Nahikua urruti zauan eta gañea kamariakin zauana eztzauan uniformauta.

Eztakitx ze pasaturan, baña zeozertaz enteratzen banai jungo nai eguneratzen.

Eguneraketa: Garan irakurritxa etxe bat registratzen eon diala. Lotura geixo: www.eitb24.com

Nork: aitzol.2005/12/22 09:12:17.406 GMT+1
Etiketak: ondarru | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat