Azkenean inposatu digute beste kanon hau ere. Liburutegi publikoetan maileguan hartzen dugun liburu bakoitzeko 0,20 euro ordaindu beharko diegu editoreen elkarteei. Bueno, guk ez omen dugu kanon hau ordainduko, kultura (???) ministerioak eta autonomi erkidegoek ordainduko dute. Ummmmm.... zer ekoizten dute ba azken hauek irabaziak ateratzeko?
Kanon hau Europar Batasunak ezarri du, eta hortaz baliatzen dira gure politikariak honelako neurri bat onartzeko orduan, beraiek inoiz ez lukete honelako kanon bidegabe bat onartuko, ez ezta? edo bai?
Kanon hau edo antzeko besteak ez zaizkit bidezkoak iruditzen. Kasu konkretu honetan liburutegiak erosi du dagoeneko liburua, hortaz ordaindu dio ordaindu beharrekoa egileari (edo editore elkarteei). Liburuak mailegatzearren kanon bat ordaindu behar bada, liburu bat lagun bati utzi ezkero ere ordaindu beharko litzateke, ez? Kontzeptua berdina da, norbaitek erosi ez duen liburu bat erabiliko duela.
Aurreragoko batean gai honi buruz beste zerbait irakurtzen nengoela Richard Stallmanen kontakizun hau aurkitu nuen, zientzia fikzioaren atalean dago, baina nork daki...
2007/03/23 08:46:44.883 GMT+1
Liburutegietako maileguei ere kanona
Nork: aitzol.2007/03/23 08:46:44.883 GMT+1
Etiketak:
copyfight
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat