Euki deu lelengoko liadia. Itxurgiñakin euki deu. Etxia jo ta bota
ein deunez, oain etxeako gauza danak ipiñi bihar deuz: egurra,
sukaldia, kumuna, kalefakziua... ta seguruenez beste milla gauza.
Bueno, ba arazua itxurgiña eta kalefakziuakin euki deu.
Nik eztakitx itxurgin danak kalefakziuak ipintzen ditxuen, eo barozen
bakarrik tuberixan lana etxen deuenak. Kasualidadez eo ez presupuestua
eskatu dixeun itxurgin danak kalefakziua (gasa) ipintzen deue,
bueno, ba bale, ba ein bi presupuesto bat itxurgintzakua eta beste bat
kalefakziuana.
Itxurgiñetatik aparte, bakarrik kalefakziuak ipintzea
dedikatzen dan enpresa baten presupuestua ere eskatu deu. Eta ene! beste kasualidaden
bat, itxurgiñana baño bastante merkiauak eta kondizio hobiotan. Jode ba
listo, kalefakziua azkeneko enpresa honekin eingoreu.
Aaaaaaiiiii, kotxauak gu!!!!! Erañeun detxu nion igeltseruai abisatzeko
itxurgiñai (beste kasualidade bat, ixa obra danak batea etxen ditxuela
eta oso ona dala, eta bla-bla-bla...) itxurgintza aldeko presupuestua
onartzen gendula.
Pozik geu, bueno, ya beste bi gauza kendu deuz gañetik, baguaz aurrea!
Ba ez! Gaur goizian itxurgiña deika: eztijuazela gure obria etxea! Zer?
Zeba? Ze kristo? Kalefakziuak beste batekin ipintzea baldin baguaz,
ba itxurgintziare beste horrekin etxeko. Ia ta eurak 'lan zikiña' ein
eta bestiai laga lan fiña etxen? Zergea zirujanuak eo? Eurak laga bihar
ei dixue kalefakziotako enpresiai tomak ipiñitxa eta hori eztala plana.
Hostia! Sukaldetakuai ere laga biharko diozu tomak beak esaten dizun
tokixan ez? Orduan ze? Sukaldiare itxurgiñak ein bihar ditx? Baña ez
klaro, itxurgiñak tubuak ipintzeko lelengo igeltseruak apurtu bihar deu
dana, orduan igeltseruak ein biharko deu itxurgintzia, eta aurreko
razonamendua aplikauta sukaldiarebai, ez?
Aiba Dios!!!! Orduan ze kristotako ematen diazue bi presupuesto?
Hasieratik dana baten sartu, ez? O ze txantaje klasera hau! Ba
bueno, al karajo! Ezparijua etxea ez etxia dakala, topatukoreu zeñek ein.
Joder, eta gasezko kalefakziua ipiñi biharrenian 'suelo radiante' ipiñi
bagendun ze? (ze honen presupuestu ere eskatu gendun) Eingo zoan obria?
Total ein biharreko lana berdiña litzake, ez?
Bueno, ba horixe, batenbati erregalatzeko besteko moskeua dakatela eta
eztakaula itxurgiñik (eta kalefakziuak ere eztakitx, ze beste itxurgin
bati esan eta berdiña pasatzen bara, ba... eskerrak kalefan
presupuestua onartu aurretik itxurgiñakin hizketan ein nahi gendula... bestela a palmar pasta).
Ba horixe!
2006/03/10 14:49:56.356 GMT+1
Itxurgiñakin lelengua
Nork: aitzol.2006/03/10 14:49:56.356 GMT+1
Etiketak:
etxekuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat