Gaur goizian ikusi det Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza-n webgunian Atxukalei buruzko artikulo bat datorrela. Han agertzen gea Pedro ta neu iMac baten aurrian Garbiñei Bloglines-eko kontu bat konfiguratzen.
Artikulu hau idazteko oain dala pare bat hillabete ein gendun elkarrizketia, eta
orduan hitz eindakuak eta ordundikan hona Atxukalen euki deuzen
aldaketakin artikului politxa ein deu Garbiñek.
Alde teknikotik beirauta bado gauzatxo ez dana oso zehatza: Atxukale
ezteu integratu 'bloglines izeneko teknologian'. Bloglinez ez da
teknologia bat. Bloglines zerbitzu bat eskaintzen doan webgune bat da.
Zerbitzu horren bitxartez bere edukixak formatu konkretu baten
eskaintzen deuen webguniak jarraitxu leikez. Atxukalek bere agendia eta
albistegixa eskaintzen deu formatu hortan. Honetaz gañea Atxukale
barruko blog bakoitzak ere eskaintzen ditxu formatu hontan bere
sarrerak . Zerbitzu asko
doz mota hontako informaziua jarraitzeko, batzuk interneten eta beste
batzuk zure ordenadorian bertan instalatzekuak. Hurrengo baten azalduko
deu geixo formatu honi buruz. Momentuz, nik Bloglines bidez
jarraitzen ditxuten informazio iturrixak zeintzuk dian nahi badezue
ikusi hemen dakazue loturia.
Artikulua irakurri eta gure karetuak ikusteko: hemen dakazue
2006/02/02 08:31:47.342 GMT+1
Hitzan agertzen gea
Nork: aitzol.2006/02/02 08:31:47.342 GMT+1
Etiketak:
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat