Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/25 13:12:26.340 GMT+2

Friki eguna da gaur

Gaur maiatzak 25 friki eguna izendatu deue. Zer dan friki bat? Ezta erraza esaten... tipo raro bat? Tipo oso teknolfilo bat? Zientzia fikziua 'geixei' gustatzen zakon tipo bat? Ba bai, hori dana eta seguruenez gauza desberdin geixore sartu leike friki izendapenan barruan, baña bueno, pixkat grafikuak esateko, El Señor de los Anillos pelikulia ikustea Elfo jantzitxa juten dana, trankilamente sartu leike friki izendapenian.

Gaur aukeratu deue friki eguna oain dala 25 urte gaurko egunian estrenatu zalako La guerra de las galaxias pelikulia, frikismo askon iturri.

Egixa esan gaur oso ondo noi pasatzen interneten zihar jendia bere frikismo maillia erakusteko idazten dabillen blogetako sarrerak irakurtzen. Irakurtzen eta ikusten, ze  badabiz argazki eta bideo frikixan bildumak etxen, eta oso onak dia!

Nik eztakat neure burua oso frikitzat, baña bueno horrek ezteu kentzen El Señor de los Anillos liburua hiru hizkuntzatan (euskeraz, erderaz eta ingelez) eukitzia, El Hobbit liburuan lau edizio desberdin eukitzia eta oain dala urte asko Iron Crown Enterprise-ek atea zoan El Señor de los Anillos karta jokuan kolekzio osua eukitzia (oinarrizko ediziua serie limitauan eta gero agertu zian anpliaziuak ere bai)
...
...
...

barakitx hau irakurriko dezuen bi eo hiru pertsonak ze pentsauko dezuen: joder, earrak dakazu arrautzak, aurreko parrafua hasi esaten etzeala frikixa eta gero aitortu El Señor de los Anilloseko forofo bat zeala!! Earra frikixa!

Bueno, ba hori, zorionak danoi ;)

Nork: aitzol.2006/05/25 13:12:26.340 GMT+2
Etiketak: teknologia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

drsxfdxctfdxfdx

Nork: mikel.2006/11/15 19:16:29.892 GMT+1

Idatzi artikulu bat







The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.