Jun dan ostiralian eguardiko ordubaterdietan zakaun zitxia einda. Lanetikan bazkalorduan erten eta Ondarrura notaixuana. Han agertu giñan ordubaterdixetako Nahia ta neu, Nahian ama bertan zauan. Berta allau giñanian atzeapenakin zabizela eta nahi bagendun trago bat hartzea juteko. Pufff, ba bueno, ba kuartotxo baten eon biharrenian ba beheko taberna bajatu giñan trago bat hartzea. Bai Nahia, ta bai neu bastante nerbioso. Ezkondu ein bihar giñan!!
Bueno, sarrera hau broma txiki bat da, ezkondu ein gea bai, baña BBK-kin!!!! Jundan ostiralian firmatu gendun salerosketia eta etxia geuria da, eta gu BBK-nak...
Azkenian hipotekia BBk-kin hartu deu, tasadoriak ematen zoan presixuan %100 ematen digu eta interesa bastante ondoro, euribor + 0.5. Bueno, oain barakau 30 urteako entretenimientua!
Notaixuanekuak pixkat inponitxu etxen deu. Alde batetik Nahia ta neu, beste aldetikan etxe saltzaillia ta bere gizona, inmobiliaxakua, bankoko zuzendaixa eta notaxua, de dio! Ixa kabitxu ez! Gero notaxua sententzixa irakurtzen, azkenian firmau, bankokuak taloia pasau saltzailliai eta guri etxeko giltza!!!
Hau firmau eta gero otro tanto hipotekian paperakin, oainguan notaxua, BBK-kua ta geu bixok bakarrik, ezkerrak. Ta amaitzeko testamentuak. Horrenbeste firma futbolistak ere eztitxue botatzen.
Baña bueno, azkenian lortu deu, etxia geuriara. Oain errezena faltara: pagatzia!!


Erantzunak
Zoixonak, esklabo moderno bihurtu zaz!
On gure gizartik eskaintzen dotsuzen askatasun indibidualak gozatu ahalkozuz: astin sei egunetan egunin esna emotezuzen ordun % handi bat biharrin pasa bikozu, eta ez pentsa lanez aldatzi, edo lan eskubidik aldarrikatzi, bestelan kalea zuz, eta ezin ordainddu etxi, eta etxi kendukotsue eta benetako kale gorrixin amaittukozu. Beraz, badakixu, txiton eta nausixak esandako guzti zintzo bete.
Zelako ederra dan esklabo ixati!!!!
Nork: ondarrutarra.2006/01/27 12:10:59.417 GMT+1
Jode, earra panoramia!!!
Hombre, bankuakin ezkondu izanak eztaka zer ikusirik nere lan kondiziuakin.
Ni gustora noi lanian nauan tokixan, igual egoera on hau ezpaneuke eukiko eznitzake sartuko etxia erostea, hortaz alde hortatik geuk aukeratutako 'esklabutza' bat da.
Nork: aitzol.2006/01/27 13:01:04.322 GMT+1
http://www.atxukale.com
Bueno, pozten naz zure lana gustoku dozulako, nahiko afortunau zaz. Ni neu nahiko amargata na, baine, zer ein???
Nork: ondarrutarra.2006/02/04 16:19:03.951 GMT+1
Ba sentitzen det holako gaizki baldin bazoz, nik eztakat horrentzako soluzioik. Dana dala, animo eta ia zure egoeria hobetzen dan.
Nork: aitzol.2006/02/04 22:06:54.812 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/kateitxik