Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/10 11:07:37.039 GMT+2

Euskara, Interneteko 36. hizkuntza izateko bidea

Aurreko sarrera berreskuratu nahien nebilela hasi da Gari bere hitzadiarekin. IEBn antolatu duten bactrackean popatxat (backchannel) (oso ideia ona portzierto) aipatu duenez hemen dago bere aurkezpena. Hortaz zati eder bat erdizka atenditu dut.

Interneten euskarak daukan tokia aztertu du, eta horretarako ainbat zerbitzutako edukiak eta biztanle euskaldun,katalan eta espainolen kopuruarekin alderatu du, eta euskeraren egoera ez dela horren okerra ondorioztatu du. Wikipediaren kasuan ez dator bat Joxe Arantzabalen pesimismoarekin.

Orain momentuan euskararen presentzia haunditzeko ekintza batzuk proposatzen ari da. Honen helburua estatistiketan euskararen presentzia handitzea litzateke.

Erakundeei atentzioa deitu nahi izan die, askotan erakunde hauek nabegatzaile propioak izaten dituzte, hauetatik beste askotan ezinezkoa da nabegatzailearen hizkuntza hobespenak eskatzea, hortaz erakunde hauek defektuzko hizkuntza bezala euskara jarriko balukete, askoz ordenagailu gehiago egongo lirateke sarean euskara 'nahiago' dutenak.

Nork: aitzol.2007/05/10 11:07:37.039 GMT+2
Etiketak: ieb07 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat