Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/10/24 14:46:22.565 GMT+2

Etxia erosi deu

Hau da nere blogeko lelengoko artikulua. Denporan nabil bloga idaztekotan, baña oaiñ arte blogan ardatz esangoran gairen baten billa ibilli nai. Eta artikulo honen izenburuan ikusten danez topaturet zertaz idatzi: Etxia erosi deu! Hortaz hemen geixen bat etxe hau dala ta dakauzen goraberak komentatzeko asmua dakat, baña honek ezteu esan nahi beste izetaz eztanik hitzeingo.

Printzipioz hemen Mutrikuarrez idatziko det, baña erantzunen bat sartu nahi badezu libre zea zeuk nahi dezun bezela idazteko.

Artikuluan gaixakin segi etxen, Nahiak eta bixok etxia erosi deu, eta egixa esan oso pozik goz. Nahiko erabaki inportantia da gure bizitzan eta dudaz beteta goz, baña ilusio haundixakin.

Etxia Ondarrun hartu deu (zela ez Kateitxik arutz!) Arta Bide kalian. Bigarren eskuko etxia da eta berta bizitzea jun aurretik obria ein bihar deu. Jungo nahi kontatzen zela dijuazen obrak, baña oain momentuan bankuakin gabiz ia gure lau paetak pagatzeko dirua zeñek ematen digun. Honi buruz hurrengo artikuluan idatzikoret.

Ba hauxe blog honen eta neure/geure aurkezpena, suerte pixkatekin batenbatek irakurriko deu eta eindako komentaxuakin aberasteko aukeria eukiko deu.

Ondo segi!!

Nork: aitzol.2005/10/24 14:46:22.565 GMT+2
Etiketak: etxekuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat