Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/11/29 17:56:08.401 GMT+1

Etxeko obrak eta teknologixa "berrixak"

Etxia erosi eta gero hasi gea obra eta ein bihar dian erreformakin. Bueno, hasi, hasi... ez gea hasi, baña presupuestuak eskatu, jendiakin gelditxu eta holako gauzak etxen hasi gea.

Hasi orduko konturatu gea gauza asko dakaula etxeko eta danak buruan eukitzia nahikua gaitza dala (ni neu desastre bat nahi behintzat). Papeletan apuntatziak ere eztitx izetako balixo, papel danak galtzen ditxut eta. Orduan ze kristo ein?

Denboria da Garik Basecamp izeneko tresna bat topatu zoala, eta lanian probatu gendun, egixa esan, exito haundirik gabe, baña ezneuke esango tresnian kulpia danik :)

Bueno, kontua da Basecamp hau proiektuak kudeatzeko tresna bat dala. Gure etxia nahiko proiektu dala uste det, hortaz kontu bat iriki det bertan. Proiektu bakarra nahi badezu mantenitxu eztakazu zetan ize ordaindu. Hobeto.

Oain tresna honekin gure einbiharrak (TO-DO) zerrenda personalizatu bat dakau. Bai Nahiak eta bai neuk al deu geitxu eginbiharrak eta batak bestiai enkargatu. Honetaz gañea kalendaxo bat ere ematen digu aukeran, fetxa inportantiak bertan apuntatzeko.

Azkeneko tresnia Wiki antzeako kuaderno bat da, bertan nahi deuzen komentaxo danak gehitzeko aukeriakin.

Bueno, ia tresna honekin gauza gitxio aztutzen zakun.

Nork: aitzol.2005/11/29 17:56:08.401 GMT+1
Etiketak: etxekuak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kar-kar. Basecamp etxeko obrak kudeatzeko! Holakorik! Zuek herriko gremioak gurean diren berdintsuak badira, a ze fetxa mordoa gorriz "35 days late" eta holakoak esanez. Ikusiko duk.

Nork: azpi.2005/11/30 12:42:59.341 GMT+1

Idatzi artikulu bat