Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/11/12 22:57:16.343 GMT+1

Debian Sarge El Mundo periodikuan

Goizetan esnatzen naienian radixua entzutzeko otxuria dakat. Cope entzutzen det (baaaaai, Cope, neretzat termometro ederra da Jimenez Los Santos entzutzia. Aura erneauta baldin baro señalia gauzak ondo dabizela ;) Gañea aspaldixan oso erneauta dabil eta goizetan hiru lau barre etxen ditxut). Bueno, dana dala, atzo goizian entzun noan El mundo periodikuak Linux Debian banatu bihar zoala, eta lanea jun aurretik erostea pasatu nitzan.

Eztakat oso argi zer dala ta banatu doan periodiko honek Debian banaketa bat. Pentsatu leike, ( hori bai oso fede ona eukitxa ), Software Libria zabaltzeko alegin bat dala, baña orduan zer dala ta Debian? Asmo honekin ein baldin bazeuen erabiltzailiantzako oso erreza izan bihar zan erosi doan hori probatzia, ez? Debian oso banaketa ona da, baña instalatzeko erreza desde luego ez! Debian bat banatuta gañea kontrako efektua lortzeko aukera haundixak doz, erabiltzailiak Linux erosi deu (orokorrian ezteu jakingo banaketa desberdinak dozela), sartu deu DVD-a bere ordenadorian eta alegindu da gauza berri hori probatzen, baña ze kristo! Nabegadoria zabaltzen da eta instatzeko manualal eta ingelezko README fitxategixeta loturia. Seguruenez erabiltzilian erdixak (o geixok) hemen lagako deue euran Linux esperientzixa.

Instalatzen alegintzen bara ere, eskaz! Burukomin dexente eukiko ditxu (ta instalatzia lortzen bareu pozik). Azkenian, Linux oso gauza txarra dala erabakiko deu eta hor amatxukora bere erlaziua bestee sistema eragille eder honekin.

Linux zabaldu nahi izan bazeuen ez al litzake hobeto izango Live CD (Ubuntu, Knopix ...) bat banatzia? CD bat sartu, ordenadora arrankatu eta Linux sistema eragilia martxan ikusteko aukeria emango leuke honek!

Ba horixe, ezatela oso erabaki ona iruditzen El mundok hartu doana.

Nork: aitzol.2005/11/12 22:57:16.343 GMT+1
Etiketak: informatika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Iepa !!

Bai, beste nunbaitxen ere irakurri noan beste efekturen bat ere ahal zoala euki honek.

Windows programa bat dalakuan instalatu, eta gero konturau disko osua formateatu dola, eta bere datu danak galdu ditxula !!!

Esaiozu horri hurrengokuan linux gauza ona dala. :(

Nork: arreitu.2005/11/14 18:48:59.230 GMT+1

Probatzen

Nork: aitzol.2005/12/19 08:06:24.587 GMT+1

Idatzi artikulu bat







The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.