Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/31 15:42:27.096 GMT+2

Carlos Sanchez Almeidak agur

Carlos Sanchez Almeida urte askotan zehar internet erabiltzen degunon eskubidiak defenditzen ibili dan abokatu bat da. Atzo emandako mahai inguru batean 'ekintzak' eteten zituela adierazi zuen. Ekintza hauek eteteko arrazoia egun hauetan Espainiako Parlamentuan onartu den "Ley de propiedad Intelectual" delakoa da.

Lege honek zeharo murrizten du norberak bere erabilpenerako kopiak egiteko eskubidea, euskarri digitalak canon batez grabatzen ditu (ez du inporta zertarako erabiliko duzun erosi berri duzun CD kaxa hori, zure oporretako argazkiak gorde nahi badituzu ere SGAEri ordaindu beharko diozu) eta ziurrenik ezagutzen ez ditudan beste milaka astakeria ahalbidetzen ditu.

Ni ez naiz lege gaietan jakitun, eta baliteke post honetan arazoaren sakonera ez heltzea, baina, zerbait esan beharra dago. Beste kontu batzuetarako zarata egiten den bezela honetarako ere egin beharko litzateke.

Carlos Sanchez Almeidak agur esaten duen dokumentua Kriptopolisen irakur daiteke. Dokumentua luzea da, baina merezi du, egoera honetara nola heldu garen dexente argi azaltzen du.

Eskerrik asko egindako lanagatik.

Nork: aitzol.2006/03/31 15:42:27.096 GMT+2
Etiketak: teknologia copyfight askatasuna internet | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

arrakasta haundixa izan dezu artikulu honekin !!

Zorionak.

Nork: tolon.2006/04/03 14:47:50.157 GMT+2
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Idatzi artikulu bat