Egixa esan etxia oandikan ezteu erosi, bai hitzemanda (eta kontratua firmauta) dakau, baña oaindikan eztixeu pagau etxeko jabiai, zela pagatuko dixeu ba diru hori dana ezparakau! Hau konpontzeko jundan baxakuan bankoz-banko ibilli giñan goiz danian. Goizeko zortziretan hasi eta eguardiko ordubaterdixak arte. Denporia hobeto aprobetxatzeko aurretik txandia eskatuta jun giñan banko daneta, eta pixkat saltoka ibillitxare eskerrak holaxe ein gendun, ze bestela fijo ezgendula danak pasauko, ta bankuak daken ordutegixakin, ba laneko orduak galdu bihar deuz kontu honek etxeko, hortaz hobeto dana ondo lotuta eruan eta goiz baten dana etxia.
Gure asmua da hipotekian diruakin etxia eta obrian zati bat barare pagatzia. Kontua da hortako bankuai eskatu bihar dixeula etxia pagau bihar deuna baño diru geixo, eta Bankuak diru hau ematia eo ez tasadorian eskutan do. Tasadoriakin dauan problemia da, banko bakoitzak beria dabillela, eta batetik bestea igual eztizuela onartzen.
Goizeko zortziretako Banco Santanderren zakaun txandia. Hipotekia 30, 35 eo 40 urtea hematen zigun eta interesa Euribor + 0'6, tasaziuan %80 ematen digu eta %100 bihar baldin bareu avalistak aurkeztu bihar. Baldintza danak esplikau ta gero, ertetzea jun giñanian, libretia zabaltzeko alegintxu bat ein zoan zuzendaxak, baña Nahia argi ibilli zan eta azkenian libre.
Santanderretik ertenda, Banestoa jun giñan. Hemen oso ondo! Zuzendaixak pillo bat esplikazio eman zigun eta, itxuraz behintzat, bastante interes erakutsi zoan baldintza on batzuk lortzeko. Hemen hipotekak 30 urtearte eskaintzen zeuen, baña bueno, 35 lortzia ere posible zala. Interesa Euribor + 0,7 zan, baña hau txikitzeko aukeria zauan, eurakin kontratautako produkto bakoitzatxik (nominia bertan, Visa bat, etxian segurua, seguru pertsonala eta inbertsio fonduak) 0,05 bajatzen zeuen interesa 0,25-eko rebaja maximo batearte. Egixa esan honek interesa 0,5 baten lagatzen deu ze produktutatik lelengo laurak ixa fijo hartzen dezuz, eta inbertsio fondon bat (4000 eurokin) euki ezkeo ba 0'45-ea bajatzen zan interesa. Nahikua pozik erten gendun Banestotik bai baldintzatxik bai hemandako animuatxik ere.
Banestotik Bankinterrea. De Dio!!! Banestotik oso pozik erten bagendun, hemendik totalmente lur jota! Zuzendaixa pixkat sekotxua zan eta panoramia pixkat beltza ipiñi zigun, hortaz, Bankinter atetik erten ordurako deskartatuta.
Gero di-da baten kotxia hartu ta Markiña jun giñan bertako La Caixa (Ondarrun gabonetako irikiko ete deuen...). Hemen ere hipotekia 30 urte, Euribor +0,5 eta tasaziuan %80.
Azkeneako BBK, bertako bezeruak gea, eta aurretik naxo gendun jakin bestiak zer eskaintzen zeuen, geixen bat baldintzak hobetzeko aukera geixo ikusten gendulako. Egixa esan, bastante ondo, tasaziuan %100, Euribor + 0,5 eta 30 urtea.
Ba ya burua tanboliña bezela zakaun bixok, horrenbeste numero, urte, interes, baldintza, komisio... eta trago bat hartzea jun giñan. Konklusiua: gitxi gora bera danak antzeako gauzak eskaintzen deue! Behintzat pozik erten gendun, ze printzipioz banko danak ematen digu dirua (geixo eo gitxio tasaziuan arabera).
Kontua da, emandako baldintzak, kuotak eta beste, tasaziuan oinarritzen diala, eta tasaziua ezteunez ezautzen ba pixkat al aire dakaula dana. Egixa esan komentatzen gendunian etxia nun zauan eta zenbat metro zakan, geixenak esaten zigun ezeuela pentsatzen problemaik eukiko gendunik, baña... gu zenbaten tasatzen digun jakin arte ez goz trankil.


Idatzi artikulu bat