Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/16 21:54:03.269 GMT+1

Baguaz aurrerutz

Bada denporia gorabera haundirik eztetela kontatzen etxeko obrak diala ta. Egixa esan gustauko zakuna baño polikixo dijuaz gauzak eta juan dian astietan presupuestuak eskatu eta jasotzen ibilli gea geixen bat. Hori bai, bixen bitxartian gure etxeko planuai berrogetaseimilla buelta eman dixeu, baña hori ezta txarrena, txarrenara oaindikan eztakaula oso argi gure etxia zelakua esangoran.

Pentsatzen gendun ya erabakitxa zakaula ze distribuzio eukiko gendun etxian, eta egixa esan gelak eta saloia zelakuak esango dian nahikua argi dakau, baña sukaldiakin, de Dio! Burukomiña sendo! Kontua da, sukaldian bastante angulo itxixa etxen zakula, eta orduan hor gabiz buruai bueltak eman eta eman, erabaki nahixan zein esango litzaken soluzio onena. Pozik jungiñan gu sukalderuena geure ideiakin, baña jundan sapatuan esan zigun guk nahi genduna ezala kabitzen. Puafff!!! Papelian kabitzen zan ba!!!

Bueno, behintzat bentanerua elegitxu deu. azkenian Durangoko Yosutermik enpresakuan presupuestua onartureu. Beste bi eskatu gendun, baña honetxek konbenzitxu zigun. Kristalak eta markuak onak dia eta finantziazio/ordainketa baldintzak ere bai, asinke, gauza bat gitxio etxeko.

Ba holaxe gauzak, bitxartian gure Mutrikurako emigraziua atzeatu ein da, eta Nahian gurasuan etxian goz. Ta zu egixa esan ezta gaizki eoten 'pension completan' ;)

Nork: aitzol.2006/01/16 21:54:03.269 GMT+1
Etiketak: etxekuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat