Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/12/14 15:05:54.544 GMT+1

Apple portatillak diala ta...

Oaingo hontan kabreauta noi, bastante kabreauta gañea. Kontua da oain dala hillabete bat eo Power Book G4 bat allau zala etxea, eta ordutikan hona arazuak besteik ezteu euki.

Printzipioz portatilla oso politxa, potentia eta funtzio majo askokin, baaaañaaaa, erosi eta lelengo egunian, baterixiak kale!! Entxufatzen baldin bazendun ondo zabillen ekipua, baña desentxufatu orduko atzen etxen zan, naitxa baterixiak tope beteta zauala esan. Buuueno, esan gendun denda eruangoreu eta ekipua aldatzia dakela, ze kristo, berrixa da, eztabil ondo, dirutzia pagatu deu eta suposatzen gendun Apple-ko zerbizixua horrenbesteako izango zala. Aaaaaiiiii, kotxauak gu!!! Eraman gendun denda eta esan zigun baietz aldatuko zeuela (DOA deitzen ei zako horri), baña teknikuan oniritzixa biharrezkua zala. Printzipioz teknikua derrigortuta zauan 24 ordutan gurekin kontaktuan jartzea, baaaañaaaaa, aste bete pasa eta teknikua falta, azkenian geuk deitxu bihar, uno cero!

Pasatu zian egunak (teknikuak esan zigun 15 bat egun pasauko ziala) eta appleko webian beiratu noan ia zela zauan asuntua, da earki, reparaziua itxitxa zauala eta ekipua en destino. Pentsau gendun, joe, earki ia bixar deitzen digun teknikuak billa juteko. Baña pasatu zian beste hiru lau egun da falta! Koño! Igual gaizki ikusi noan webian... berriz beiratu eta keba, reparaziua bukatuta ta ekipua en destino! Bueno ba appleko zerbitzu teknikoa deitzea nijua ze, fijo holako enpresa batek aberixa eta insidentsixak trazatzeko sistema ona dakala eta hemen zeoze rarua do pasatzen. Telefonua hartu, eta applea deitxu. Teknikuakin hitz etxen det eta esaten ditx baietz ekipua arreglauta dauala eta iñongo piezaik etzakola aldatu. Eeeeeeee!!!! Paraaaaaaa!!!! Ezgiñan gelditxu ba ekipua aldatuko zeuela!!!! Ba ez!! Itxuraz biztutzen bara ezteuela aldatzen arreglau baño!! Dos cero!!

Bueno, ba konponduta baldin baro teknikuak eukiko deu ez? Ba ez!! Ze applekuakin hizketan ein da gero teknikuai deitxu nion ekipuan billa noiz pasau jakitzeko. Billa pasau!! Bai zea!! Teknikua ere aluzinauta gelditxu zan, ze ekipua beak zakan bai, baña konpontzeko!!! Piezak falta zakonela ta!!!

Neri ya keiak belarrixetatik ertetzen zian!!! Usease, ekipuai izere ezako aldatu eta billa pasatzeko bezela dauala batek eta bestiak piezak eztixuela bixaltzen eta izere ezin doala ein!! Berriz applea deitxu beste batekin antzeako diskusiua euki baña iñok ize garbirik esaten ez. Hau eta bestian bitxartian denboria aurrea eta ni ekipo gabe!

Erañun berriz deitxu nion teknikuai ia ze kristo pasatzen zan. Ta listo zakala! Azkenian aldatu ziola piezia baña ezala horrena (honezkeo batenbat akordatzen da zein zan aberixa??) baterixiana baño. Tate! Hasiera-hasieratik logikuena zan, ez? Bost minutuko lana baterixia aldatzen! Da gu hillabete ekipo gabe!! Gora apple!!

Bueno, kontua da atzo allatu zala etxea bueltan ekipua. Agur gure penai... Ba ez!! Atzo gabaz alegindu nitzan internetea konektatzen etxetik. Hortako modema konfiguratu bihar noan (ez, eztakat ADSL-ik etxian). Manuala hatu, paso 1, paso 2... Baña kristo!! modem-an konfiguraziua elegitzeakuan, ezin! Modema deskatibauta agertzen da! Bueno driver kontun bat eo, alegindu nintzan ipintzen baña ezin. Earra informatikua! (ia ba!) Bueno, ba gaur Nahiak denda deitxu deu enteratzeko zela konfiguratzen dan modema eta milla prueba ein da gero... esan dixueeee.... Modema eo plaka basia izorrauta eon leikela. De Dios!!!! Tres cero!!!

Jota barruak hartuta noi!!

Kontua da, nik diru pillua pagau det ekipuatxik, espero det zerbizixo tekniko on bat eta ez hau. Batei deitxu, bestiai deitxu eta bata bestiai kulpia ematen. Ekipo berrixa konponente erdixak izorrauta!! Eta eztitxe aldatzen!! Ze kristo ein bihar deu oain modem gabe gelditxu?? Beste hillabete eon arregluan zain?? Ta ze konfiantza ematen digu ekipo horrek? Garantixa amaitzen danian ze?

APPLE KK

Nork: aitzol.2005/12/14 15:05:54.544 GMT+1
Etiketak: informatika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Mac-auen. Ba nik zure moduko trasto bat daukat. Urten zebenetako lehenengua (bueno, enpresakua da) eta fenomeno dabil! arazo bakar bat bez. Microsoft-ik berriz ez, dedio!

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2006/01/12 09:50:44.459 GMT+1

Egixa esan, ekipuakin eztakat inolako kejaik (oain martxan dabillela ;) ). Nere kejia Apple-k eskaintzen doan atentziuakin zan.

Ekipua oso onara, baterixiak asko aguantatzen deu, ariñara, politxa... Bueno, igual beste egunen baten komentaixon bat dedikauko diot.

Nork: aitzol.2006/01/18 09:37:10.230 GMT+1

Idatzi artikulu bat