Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/22 12:09:31.638 GMT+2

Anonimotasuna amaitu ote?

Aste honetan atera da Ramoncin-ek alasbarricadas.org webguneari jarritako demandaren ondorioz izandako epaiaren emaitza (ez dakit zuzen esanda dagoen, zuzenduko nau norbaitek).  alasbarricadas.org webgunean Ramoncin jaunak bere ohorearen aurkakotzat jo zuen komentario anonimo bat agertu zen, eta komentario honen ondorioz etorri zen demanda. Guzti honen historia alasbarricadas.org webgunean bertan aurkitu daiteke.

Sententzia honek  aurrekari arriskutsu bat ezartzen du. Webguneetako komentario anonimo moderatu gabeen bukaera ekar dezake, edo bestela, nor arriskatuko da ba, bere webgunean norbaitek zerbait esan, beste norbaitek iraingarritzat jo eta demanda bat jasotzera? alasbarricadas.org-ri 6000€-ko izuna etorri zaio. Niri horrelakoren bat etorriko balitzaidake gorriak ikusi behar! Xelebrea da gainera epaileak bere erabakia argudiatzeko ematen dituen azalpenak (caspa.tv-ko analisi honetatik libreki itzulitakoak):

- Webgunetik komentarioa ezabatzeak, berau iraingarria dela onartzea dakar. Honek praktikan SGAEri zilegitasuna ematen dio edukien izaeraz erabakitzeko.
- LSSICE aplikatzen dio. Lege hau hau printzipioz jarduera ekonomikoren bat daukan webguneei aplikatzen zaie.
- LSSICE aplikatzeak hainbat identifikazio datu pertsonal argitara ematera derrigortzen du. Honen arabera, blog bat daukagun guztiok gure datu pertsonalak publikatu beharko genituzke. Bloga itxitzeko nahikoa iruditzen zait (dagoeneko protesta moduan bateronbatek itxi du bere bloga)
- Ezin izan zutenez demandatuarekin zuzenean kontaktuan jarri, webgunearen arduradunak izendatzen dira webguneko eduki guztien  erantzule. Honen arabera, gure ardurapean dauden blog edo foruetan ematen diren iritzi guztien  erantzule gara, honekin bukatu dira moderatu gabeko erantzunak.
- Moderatu eta inongo filtrorik gabe erantzunak eman ahal izatea gaitsezten du. Ba hori, aurreko puntuarekin bat.

Benetan arduratuta egon beharko ginateke blog bat daukagunok. Agian paranoikoegia naiz, baina hori bera esaten zioten kriptopoliseko gendeari LSSIaren aurka hasi zirenean, eta azkenean denborak arrazoia eman die. Agian kriptopoliseko arduraduna bezala gure Nortasun Agiria ahoan daukagula agertu beharko ginateke gunearen identifikazio datuetan.

Nork: aitzol.2007/09/22 12:09:31.638 GMT+2
Etiketak: askatasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat