Aste honetan atera da Ramoncin-ek alasbarricadas.org webguneari jarritako demandaren ondorioz izandako epaiaren emaitza (ez dakit zuzen esanda dagoen, zuzenduko nau norbaitek). alasbarricadas.org webgunean Ramoncin jaunak (hemendik aurrera jaun tratua eman beharko) bere ohorearen aurkakotzat jo zituen komentario anonimo (ez da registrorik behar eta ez dago moderaziorik) bat agertu zen, eta komentario honen ondorioz etorri zen demanda. Guzti honen historia alasbarricadas.org webgunean bertan aurkitu daiteke.
Sententzia honek aurrekari arriskutsu bat ezartzen du, webguneetako komentario anonimo moderatu gabeen bukaera ekar dezake, edo bestela, nor arriskatuko da ba, bere webgunean norbaitek zerbait esan, beste norbaitek iraingarritzat jo eta demanda bat jasotzera? alasbarricadas.org-ri 6000€-ko izuna etorri zaio. Niri horrelakoren bat etorriko balitzaidake gorriak ikusi behar! Xelebrea da gainera epaileak bere erabakia argudiatzeko ematen dituen azalpenak (caspa.tv-ko analisi onetatik libreki itzulitakoak):
- Webgunetik komentarioa ezabatzeak beronen iraingarriaren izatea onartzen du. Honek praktikan SGAEri zilegitasuna ematen dio edukien izaeraz erabakitzeko.
- LSSICE aplikatzen dio. Lege hau hau printzipioz jarduera ekonomikoren bat daukan webguneei aplikatzen zaio.
- LSSICE aplikatzean hainbat identifikazio datu pertsonal argitara ematera derrigortzen dio. Honen arabera, blog bat daukagun guztiok gure datu pertsonalak publikatu beharko genituzke. Bloga itxitzeko nahikoa iruditzen zait (dagoeneko protesta moduan bateronbatek itxi du bere bloga)
- Ezin izan zutenez demandatuarekin zuzenean kontaktuan jarri webgunearen arduradunak izendatu ditu webguneko eduki guztien erantzule. Honen arabera, gure ardurapean dauden blog edo foruetan ematen diren iritzi guztien erantzule gara, honekin bukatu dira moderatu gabeko erantzunak.
- Moderatu eta inongo filtrorik gabe erantuznak eman ahal izatea gaitsezten du. Ba hori, aurreko puntuarekin bat.
Benetan arduratuta egon beharko ginateke blog bat daukagunok. Agian paranoikoegia naiz, baina hori bera esaten zioten kriptopoliseko gendeari LSSIaren aurka hasi zirenean, eta azkenean denborak arrazoia eman die. Agian kriptopoliseko arduraduna bezala gure Nortasun Agiria ahoan daukagula agertu beharko ginateke gure identifikazio datuetan.
2007/09/22 11:45:53.374 GMT+2
Anonimotasuna amaitu ote?
Nork: aitzol.2007/09/22 11:45:53.374 GMT+2
Etiketak:
askatasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat