2008/03/20 22:17:40.456 GMT+1
Bi airoplano
Kanta paper hortan agertzen da "Bi aeroplano" kantia, baña lau bertso bakarrik agertzen dia.
Oain dala milla bat urte ikastolan nitzala, akordatzen nai zela Getaixa eo Orixoko (eo Zumaixa... benetan ez nai akordatzen) ikastolan batekin gure herrixai buruzko lanak trukatu genitxula. Nik orduan amona zanai esan nion kontatzeko kanta honen atzian zauan historixia. Historixiakin batea kanta honen hitzak ere apuntatu nitxun, baña kopixa bakarra ein noan eta beste ikastola bixaldu noan. Akordatzen naien gauza bakarra da, kantiak beti kantantzen dian bertsuak baño bertso geixo zitxuala. Baña eznai akordatzen zeintzuk dian bertsuak.
Kanta papera ikusi noanian iruditxu zaten beste bertsuak galtzen ari ziala, eta penia eman zian. Amai komentatu nion eta esan zian bea sei bertsotaz akordatzen zala. Idazteko eskatu nion, eta gaur eman ditx sei bertsuak. Hemen dijuaz:
Bi aeroplano pasauta
bat itsasora jauzi
ekarri, Angelitak ekarri
Angelitak ekarri
Angelitak pondo emanda utzi
(edo Angelitak Kosmen buxian utzi)
Ondarrua ta Debatik
atera da jendia
Pasiatzera, guazen Mutriku aldera
guazen Mutriku aldera
han dauan aeroplanua ikustera
Kostadura juan eta
Bibotexek saltatu
Brintzatu, etzan asko ikaratu
etzan asko ikaratu
barruan zer son
aguro zun kontatu
Atzeko aldera begira
zegon fogonerua
atzekua han nun dagon han bultua
han nun dagon han bultua
haren itxuran da aeroplanua
Juana "pipax"enian
egin dute afaria
aingiria, bete kasuelaria
bete kasuelaria
Kalamaxek zorrotz
ibilli kutxaria
Konpañia kantuan da
Zumalabe begira
kanpuan, Kalamax txisetxen kanpuan
Kalamax txisetxen kanpuan
hamaika ardo
basun horrek barruan
Hori egixa da, hori egixa da,
neuk ikusi dudalako.
Beste iñok bertso gexo ezautzen baritxu (eo bertso geixo ezautzen doan iñor ezautzen bareu), eo ordena ezpara zuzena, eo dana dalakua... ezkertuko neuke komentatzia, hola behintzat bertsuak ez dia galduko.
Nork: aitzol.2008/03/20 22:17:40.456 GMT+1
Etiketak:
kantak
mutriku
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/20 08:20:23.117 GMT+1
5 urte Egunkaria gabe
Sarrera hau feed irakurgailu baten bidez irakurri baduzu, ez duzu bannerra ikusiko, hortaz hemen irudia:
;
Nork: aitzol.2008/02/20 08:20:23.117 GMT+1
Etiketak:
askatasuna
egunkaria
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/18 12:51:13.346 GMT+1
Segurtasun kopia
Aurreko asteetan zehar informatikook izaten ditugun dei tipikotako pare bat izan ditut: Aitzol, ordenagailuak ez dit disko externoa detektatzen; eta Aitzol, ordenadora birusez beteta daukat. Biak eskaera berdinarekin, ea begiratzerik badaukadan bertan dauzkaten datuak oso garrantzitsuak direla eta ez dituztela galdu nahi.
Aitzol galdera: Bale, segurtasun kopiarik bai?
Lehenengo Deiaren Erantzuna: bai baditut, baina apurtutako diskoan.
AG: A bueno, ba orduan ez dago arazorik, originalak daude.
LDE: Estoooo, ez ba, segurtasun kopia egin ondoren originalak borratzen ditut, zertarako gordeko dut ba originala kopia eginda badaukat?
Bigarren Deiaren Erantzuna: Segurtasun zer???
Bi egoera hauek zorte desberdinez konpondu dira, lehenaren kasuan diskoaren akats mekanikko bat izan da, eta bertako datuak berreskuratzeko era bakarra enpresa espezializatuetara jo eta kriston dirutza ordaintzea zen. Emaitza: datuak galduta.
Bigarren kasuan aldiz, Spyware, birus eta beste zikinkeriez beteta zegoen eramangarri bat zen, Ubunturen Live CD batekin arrankatu eta erabiltzailearen datuak DVD batera kopiatu ondoren, sistema berrezarri eta konponduta. Emaitza: Microsoft etxearentza zerbitzu tekniko lanak egin eta erabiltzailea bere datuekin pozik (dena dela, ziur naiz hilabete gutxi barru izango dudala motibo berdinarekin beste dei bat).
Bi ordenagailu hauetan berreskuratu behar zen informazio garrantzitsuena argazkiak ziren, eta segurtasun kopien beharra azaltzeko oso adibide ona iruditzen zait. Gaur egun gure argazki (edo beste edozein dokumentu) ez dauzkagu fisikoki eskuartean, ordenagaluaren diskoan daude. Disko hauek aparailu mekanikoka dira eta uste baino gehiagotan huts egiten dute.
Birusek (eta izen horrenpean erabiltzen den beste faunak) duela denbora asko zuten diskoa borratzeko afizioa galdua dutela iruditzen zait, orain gauza praktikoagoetara dedikatzen dira: zure ordenagailuaren kontrola hartu eta spam-a bidali, informazio pribatua lapurtu... Baina datu galeraren arriskua beste toki batetik dator. Ez pentsa zerbitzu teknikoetan ekipoa Live CD batekin arrankatu eta diskotik datuak berreskuratzeko aleginik egingo dutenik, normalean behintzat, diskoa formateatu, sistema eragilea berrezarri, eta martxa.
Hortaz ez baditugu gure fitxategien kopiak egiten hauek galtzeko aukera handiak dauzkagu. Argazkiekin jarraituz, esango duzue etxean ez dituzuela gordetzen argazki bakoitzaren bi kopia, bat originala eta bestea segurtasunekoa. Ados, baina argazkiak paperera pasatzen zirenean 'negatiboa' ere etortzen zen argazki horiekin batera, eta bietako bat mantentzen zenuen bitartean argazkia errekuperatzea bazegoan. Biak galdu ezkero, ba izorrai, baina hori beti gertatuko da, kopia eta originala mantentzen duten euskarri guztiak apurtzen badira dokumentua galtzen da. Kontua da, euskarri guztiak apurtzeko probabilidadea txikitzea paranoian erori gabe.
Nire aldetik gomendio batzuk:
- Inoiz ez mantendu kopia eta originala euskarri berean.
- Kopiak egiterakoan inoiz ez borratu originala, bestela kopia hori bihurtzen da originala.
- Segurtasun kopiak egiteko lana automatizatu. Bai software berezia edo nahiago baduzu sistema eragilearen automatizazio tresnekin.
- Noizean behin saiatu segurtasun kopiaren bat berreskuratzen datuak ondo daudela ziurtatzeko.
- Ez egin guztiaren kopia. Aztertu zein datu diren zuretzat garrantzitsuak.
Gaur egun disko gogorrak nahiko merke daude (canon arraioa dela eta ez bezain beste) eta aukera ona dira segurtasun kopiak egiteko. Sareko konexio iraunkorra (ADSL, kablea...) badaukazu segurtasun kopiak zure etxetik kanpora egin ditzazkezu. Aukera hau oso interesgarria iruditzen zait. Alde batetik zure datuak eta kopia fisikoki toki desberdinetan egongo dira, eta gainera enpresa hauek zure segurtasun kopien segurtasun kopiak egingo dituzte. Alde txarrak ere badauzka:
- Zure datuak kanpora bidaltzen ari zara, hortaz aztertu ondo eskaintzen diren pribatutasun aukerak.
- ADSL edo antzeko konexioren bat behar da, ahaztu modemarekin Gigak sarera bidaltzeaz
- Normalean ordaintzekoak izaten dira.
Nik orain dela gutxi zabaldu dut kontu bat horrelako toki batean: mozy.com . Windows eta MacOSXarentzako aplikazio bat eskaintzen dute, eta 2Giga arteko tokia doan. Gainera toki hau handitzeko gomendio sistema bat daukate, hortaz esteka honen bitartez izena ematen baduzu zuk eta nik 256 Mega gehiago jasoko ditugu.
Nahi duzuen tokian eta nahi duzuen bezala, baina segurtasun kopiak izatea beti da ideia ona.
Nork: aitzol.2008/02/18 12:51:13.346 GMT+1
Etiketak:
backup
segurtasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/04 09:28:19.736 GMT+1
Ora pro nobis



Ora pro nobis!
Nork: aitzol.2007/12/04 09:28:19.736 GMT+1
Etiketak:
ondarru
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/09 20:27:11.142 GMT+1
Beste kolpe bat [Free Krusher]
Ba ala, bat gehiago! Sarrera honek erantzunak itxita dauzka protesta gisa.
Animo!
Nork: aitzol.2007/11/09 20:27:11.142 GMT+1
Etiketak:
askatasuna
| Permalink
2007/09/22 12:09:31.638 GMT+2
Anonimotasuna amaitu ote?
Sententzia honek aurrekari arriskutsu bat ezartzen du. Webguneetako komentario anonimo moderatu gabeen bukaera ekar dezake, edo bestela, nor arriskatuko da ba, bere webgunean norbaitek zerbait esan, beste norbaitek iraingarritzat jo eta demanda bat jasotzera? alasbarricadas.org-ri 6000€-ko izuna etorri zaio. Niri horrelakoren bat etorriko balitzaidake gorriak ikusi behar! Xelebrea da gainera epaileak bere erabakia argudiatzeko ematen dituen azalpenak (caspa.tv-ko analisi honetatik libreki itzulitakoak):
- Webgunetik komentarioa ezabatzeak, berau iraingarria dela onartzea dakar. Honek praktikan SGAEri zilegitasuna ematen dio edukien izaeraz erabakitzeko.
- LSSICE aplikatzen dio. Lege hau hau printzipioz jarduera ekonomikoren bat daukan webguneei aplikatzen zaie.
- LSSICE aplikatzeak hainbat identifikazio datu pertsonal argitara ematera derrigortzen du. Honen arabera, blog bat daukagun guztiok gure datu pertsonalak publikatu beharko genituzke. Bloga itxitzeko nahikoa iruditzen zait (dagoeneko protesta moduan bateronbatek itxi du bere bloga)
- Ezin izan zutenez demandatuarekin zuzenean kontaktuan jarri, webgunearen arduradunak izendatzen dira webguneko eduki guztien erantzule. Honen arabera, gure ardurapean dauden blog edo foruetan ematen diren iritzi guztien erantzule gara, honekin bukatu dira moderatu gabeko erantzunak.
- Moderatu eta inongo filtrorik gabe erantzunak eman ahal izatea gaitsezten du. Ba hori, aurreko puntuarekin bat.
Benetan arduratuta egon beharko ginateke blog bat daukagunok. Agian paranoikoegia naiz, baina hori bera esaten zioten kriptopoliseko gendeari LSSIaren aurka hasi zirenean, eta azkenean denborak arrazoia eman die. Agian kriptopoliseko arduraduna bezala gure Nortasun Agiria ahoan daukagula agertu beharko ginateke gunearen identifikazio datuetan.
Nork: aitzol.2007/09/22 12:09:31.638 GMT+2
Etiketak:
askatasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/10 11:23:47.119 GMT+2
IEB 2007 Goizeko saioa (berreskuratuta)
Loreren arabera. Momentu honetan Joxe Arantzabal ari da bere hitzaldia
ematen.
Ibilbide pertsonal bat Web 2.0 eremuan
Joxe Arantzabalek argi eta garbi esan du ez duela alde teknikotik ezer
esango, bai aldiz Web 2.0 delakoan, berak izan duen bilakaeraz.
Bere hitzaldia CodeSyntax aipatuz hasi du. Nola lelengoz Luistxok eta
Garik aipatu zioten lehenengo aldiz Sustatu sortzearen ideai. Hortik
aurrera, sustaturan posta zerrenda, sustatu, bere gaixotasuna ,
egunkariaren itxiera erakutsi ditu mugarri bezala.
Gaur egun blog bat baino gehiago mantentzen ditu, bere agenda google
calendar bidez irakurtzen du...
RSS, flickr, odeo hitzak behin baino gehiagotan agertu dira naturaltasun
osoz.
Ikasleei interneteko baliabideak egoki erabiltzen erakusten asmatu behar
dutela komentatu du. Irakasleek ikuspuntu berri bat eskaini behar diote
ikasleei: edukiak sortu eta banatzea. Elkarlana beharrezkoa da ikasketetan.
Ikasketa materialak elkarbatzen dituzten edo ikasketa modu berriak
erabiltzen dituzten webguneak aipatu ditu (gehienak ez ditut harrapatu,
ezagutzen nituenak baino ez: IKTeroak eta Karrejua)
Honetarako beharrezkoa da paradigmaz aldatzea, irakurlea editore
bihurtzen den einean. Honek sortzen duen arazoa alea bereizten ikastea da.
Euskal idazleen munduan Interneti buruzko ikuspegi ezkorra ere aipatu
du. Baita ere, bere ustez, zuzen dabiltzan idazleen adibideen blogak
ere, ala nola, Anjel Lertxundiren bloga berria.info-n
Euskaldunok egin ditugu hurrats batzuk, baina Joxeren ustez, oraindik
'potoloena' etortzeko dago. Bere ustez telefono mugikorrak izango dira
hurrengo iraultza.
Euskaltzaindiaren 'aldaketa' beharra aipatu du: orotariko euskal
hiztegia sarean eta formau libreean, euskalbar egin dutenetik ikasi
beharra...
Joxeren ondorioa: Web2.0ak Jokoaren arauak aldatu ditu!
Nork: aitzol (eta erral).2007/05/10 11:23:47.119 GMT+2
Etiketak:
ieb07
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/10 11:07:37.039 GMT+2
Euskara, Interneteko 36. hizkuntza izateko bidea
Interneten euskarak daukan tokia aztertu du, eta horretarako ainbat zerbitzutako edukiak eta biztanle euskaldun,katalan eta espainolen kopuruarekin alderatu du, eta euskeraren egoera ez dela horren okerra ondorioztatu du. Wikipediaren kasuan ez dator bat Joxe Arantzabalen pesimismoarekin.
Orain momentuan euskararen presentzia haunditzeko ekintza batzuk proposatzen ari da. Honen helburua estatistiketan euskararen presentzia handitzea litzateke.
Erakundeei atentzioa deitu nahi izan die, askotan erakunde hauek nabegatzaile propioak izaten dituzte, hauetatik beste askotan ezinezkoa da nabegatzailearen hizkuntza hobespenak eskatzea, hortaz erakunde hauek defektuzko hizkuntza bezala euskara jarriko balukete, askoz ordenagailu gehiago egongo lirateke sarean euskara 'nahiago' dutenak.
Nork: aitzol.2007/05/10 11:07:37.039 GMT+2
Etiketak:
ieb07
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/10 10:08:14.878 GMT+2
Internet aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak
Aurkezpen hau aurrekoa baino teknikoagoa izango da.
Jarioen aukerak
Blogen ugaltzeak jarioen erabilpena ezponentzialki haunditu du. Jarioen familia desberdinak aurkeztu ditu, rss, rdf, atom...
Jario irakurgailuak, jario agregatzaileak(aurki.com, gaur8.info) rss-ek eskaintzen duten erreztasuna informazioa era desberdinetan aurkeztu eta konsumitzeko.
Informazioa filtratzeko aukera: technorati-ren bilaketetara harpidetzeko aukera.
Honek ere tagzania.com aipatu du, geolokalizatutako rss-en adibide bezala.
Yahoo pipes-en bitartez egindako adibide polita erakutsi du, iturri desberdinak nahastuz iturri bakar eta ordenatu bat lortzeko.
Jarioen mugak
- Meta datu gutxi
- Elkarreragitasuna falta aplikazioen artean
Nola egin aurrera: Mikroformatuak
Apuntatzeko denborarik eman ez didan definizio bat etorri da, aurkezpena sarean jartzen badu linkatu dut
Ez homen dira WEB SEMANTIKOA web semantikoa baino. WTF???
Pertsonentzako ulergrria den informzioa makinentzako ere ulergarria izate da gakoa.
Mikroformstu desberdinei errepaso bat eginten ari da.
Mikroformatuak erabiliz, horretarako pretaturik dauden bilatzaileek askoz bilaketa 'finagoak' egiteko aukera daukate. Honela posible izango litzateke soilik CC lizentzia daukaten edukiak soilik erakustea lizentzia zehazten duen mikroformatua erabiltzen bada eduki sorreran.
Firefox-entzako Operator extensioa (luzapena??) aurkeztu du. Luzapen hau mikroformatuekin lan egiteko gai da, eta oker ez banabil Firefox 3.0rekin etorriko da.
aukezpena: http://www.bildu.net/mikromundua/
Nork: aitzol.2007/05/10 10:08:14.878 GMT+2
Etiketak:
ieb07
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/10 09:39:23.028 GMT+2
IEB 2007 Goizeko saioa
Hortaz Joxeren ondoriorekin geldituko naiz:
Web 2.0k jokoaren arauak aldatu ditu
(Aitzolen postulatua: denaren kopia behar dugu orain!!)
Editatu: Erral-i eta Teketenek aurkeztutako jario biltzaileei ezker berreskuratu dut sarrera. Eskerrik asko
Nork: aitzol.2007/05/10 09:39:23.028 GMT+2
Etiketak:
ieb07
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

