Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/24 12:31:37.065 GMT+1

Sudaderak eta kamisetak salgai

Aurten ere, urtero bezela, Institutuko 4. DBH-ko ikasleok, kurtso bukaerako bidaiarako dirua biltzeko, modu egoki bat, kamisetak eta jertseak salgai jartzea erabaki dugu, bonboiak eta loteriak saldu ondoren. Sudaderek 25 € balio dute eta kamisetek 15 €. Sudaderak eta kamisetak bi koloretan dauzkagu, gorria eta beltza. Erosi nahi izanez gero Mutrikuko institutuko 116 gelakoei galdetu.

Zuen laguntza edukiko dugulakoan gaude.

Eskerrik asko.

            

Nork: Ane Gomez.2007/01/24 12:31:37.065 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: aiko-maiko.2007/05/18 16:03:22.309 GMT+2
www.aiko-maiko.com

Nork: aiko-maiko.2007/05/18 16:03:54.887 GMT+2
www.aiko-maiko.com

zapatu azulen ez dakit eongo dien baine ederto legoke lengo urtin morun han egoti

http://www.aiko-maiko.com

Nork: amuuta.2007/06/27 01:42:17.931 GMT+2
www.aiko-maiko.com

Zinea noizko?

Aspaldidanik, Mutrikuko hainbat gaztetxo zinearen zain gaude. Lehen, arratsaldetan eta batzuetan gauetan, lagunekin denbora polit bat igarotzeko asmoz, eta entretenitu naian,  zinera joaten ginen pelikula bat ikustera. Kendu zutenean, tristura handia hartu nuen, baina hala ere berriro egin behar zutela esan zidaten, zine berri bat izango genuela, horrek irrikitan utzi ninduen. Denbora joan, denbora etorri, zinearen zain egon naiz, baina azkenerako, nire barnean nuen poztasun osoa xahutuz joan da zeren eta ez dut uste hori egiteko asmorik dutenik. Zergatik ez dute zine bat egiten? Seguru nago arrakasta izugarria izango zuela, zeren eta kendu zutenetik ez dugu non egon neguko egun hotzetan eta nahiz eta igande batzuetan umeentzako pelikulak jarri, ez dut uste beste gaztetxoek ere baztertu behar gaituztenik.

Nork: Poztasuna kendu dioten gazte bat .2007/12/14 12:53:56.179 GMT+1

Idatzi artikulu bat