Aurten ere, 4.DBH-ko prentsa tailerreko ikasleok hainbat lan egin behar ditugu, atxukale.com-erako, Xinberirako, Kalaputxirako... Oso zaila egiten da gai bat aukeratzea zeren eta gu ez gara profesionalak eta ez dakigu zerk erakartzen duen, beraz, momentu honetan denon ahoetan dabilen gai bat aukeratu dut.
Orain dela urte nahikoa adierazi ziguten portu berriaren proiektua, José Agustín Elezgarai alkate zenean. Orain alkate berria daukagu eta honek proiektu hori aurrera eramatea erabaki du.Urte batzuk pasa eta gero hasi dira obrak eta aurtengo uda oso tristea izan da, hondartzarik ez baitugu eduki obra horiengatik. Hainbat gauza esan dituzte eta bakoitzak gauza desberdinak. Ez digute azaldu benetan egin behar dutena eta oso gaizki iruditzen zait. Ni portu berriaren kontrakoa naiz proiektua azaldu zutenetik, baina ez naiz bakarra. Gure herrian jende asko dago proiektu honen kontra baina udaletxekoek edo proiektu hori aurrera eramaten dabiltzanak ez digute ontzat hartzen ,dirudienez, hainbat eta hainbat protesta egin ditugu baina alferrik.
Ez da ni proiektuaren kontra nagoelako baina, nire ustez, eta espero dut jendearen ustez ere, lehenengo egin beharko litzatekeen gauza proiektua nola egin behar den azaltzea da (gezurrik gabe).
Maider Lazkano

Idatzi artikulu bat