Herrira irtetzen bagara gauza asko ikusiko ditugu baina gauza bat gure buruan geratuko da... obrak.
Gaur egungo Mutrikun ezin gara 5 metro mugitu obrarik ikusi gabe baina batzuetan obrak herriarentzat onak izaten dira.
Hau da nire galdera, obra hauetatik zeintzuk dira onak herritarrentzat? Etxeak? Edo agian rotonda?
Nire ustez Mutrikuko obra on bakarrenetakoa rotonda da, beste guztiak ez ditugu behar edo ez dute ezertarako balio eta adibide bat ematea nahi baldin baduzue etxeak dira adibiderik onenak.Ez dira saltzen baina ez dira horregatik gelditzen.
Gorka Romero

Idatzi artikulu bat