Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/23 14:43:58.439 GMT+1

Mutrikuar ikasle batzuk Errumanian

Datorren apirilaren 1ean, berdel egunean, goizean goiz irtengo dira Fisika eta Kimika ikasten ari diren ikasleetako sei. Bertan zazpi egun pasatuko dituzte bertako inguruak bisitatu eta euri azidoari buruz ikerketa sakon bat egiteko. Esan beharra dago, proiektu bat dela eta mutrikuarrez gain, lituaniarrak, frantsesak, holandarrak, esloveniarrak ... lurraldeetako ikasleak joango direla. Jakina denez, bertara joandakoan ez dira hizketan euskara hutsean arituko, ingelesez arituko dira, edo saiatuko dira behintzat.

Espero dugu, ondo pasatzeaz gain, asko ikasiko dutela eta leku eta kultura desberdinak ezagutuko dituztela.

Nork: Galanixan.2006/03/23 14:43:58.439 GMT+1
Etiketak: bidaiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat