Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/16 15:12:59.984 GMT+1

Kurtso bukaerako ikasbidaia

Kurtso bukaeran ikasbidai xamur eta merke bat igarotzeko hainbat lan egin behar da. Aurten, Mutrikuko Institutuan Salou-ra joateko asmoa dugu. Orain arte, polboroiak, bonboiak, loteria, Santo Tomaseko ferixan parte hartzea...egin dugu.Baina udaberri aldean, maiatzean hain justu, moda desfile bat egitea pentsatu dugu, eta gainera herrian, Mutrikuko frontoian.Sarrera 5 euro izango da, eta ordu bete pasako saio entretenigarria emateko esperantza daukagu, eta gainera bizkleta eta motxila zoragarri batzuk zozketatuko ditugu bertan. Mutrikuko eta Debako moda dendetatik desfilatuko dugu, eta Mutriku eta Ondarruko ileapaindegietatik. Guztira 27 parte-hartzaile gara. Anima zaitez ikustera, Maiatzak 5ean frontoian, gabeko 10.30ak aldera. Zure laguntzaz ikasbidaia ahaztezin bat igaroko dugu, seguru!

Animatuko al zara?

 

Nork: Galanixan.2006/03/16 15:12:59.984 GMT+1
Etiketak: moda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat