Abenduak 21, gabonetako jaialdia
Urtero bezala, Institutuan gabon aurreko jaialdia ospatuko dugu. Aurten ere, hainbat ekintza burutuko dira goizean zehar. Hainbat jolas egingo dira: aulki jokoa, futbol txapelketa, xakea... Nobedadeetako bat mus-txapelketa izango da; egingo den lehenngo aldia da. Espero genuena baino jende gehiago apuntatu da; nahi duenak, ikusi ahal izango du txapelketa. Beste berrietako bat, "singstar" izango da. Karaokearen ordezko jolasa. Nahi duenak abestu dezake jolasaren laguntzaz.
Goizaren erdialdean, 4.DBHko ikasleok txistorra pintxoak prestatuko ditugu ikasle eta irakasleen artean banatzeko. Txistorrarekin batera, edateko zerbait hartzea bakoitzaren esku dago.
Goizaren amaieran, sari banaketa bat egongo da. Institutuko gabonetako postalean agertuko diren marrazki eta bertsoen sariketa.
Abenduak 22, Santo Tomaseko ferixa
Hurrengo egunean, 4.DBHko ikasleok postu bat jarriko dugu Santo Tomaseko ferixan. Postua Ametza tabernaren aurrean jarriko da jendeari hainbat aukera emaez.
Pintxoak egoongo dira salgai, tortila, txistora eta txorixo pintxoak. Pintxoekin batera, edateko zerbait hartzea ere aukeran dago. Sagardoa, txakolina, ardo beltza eta ura egongo dira aukeran.
Postuan bertan, Mutrikuko Institutuko kamisetak eta sudaderak salduko ditugu. Hainbat koloretako kamisetak egongo dira aukeran sorgin baten marrazkia dutelarik. Gustatzen zaionari, erostera animatzen diot.
Santo Tomaseko ferixan bertan, "Home Cinema" bat zozketatuko dugu. Errifa bakoitza 1€-koa da. Oso aukera ona da, Home Cinema bat 1€-an irabazi dezakezu eta.
4.DBHko kasleok burutzen ditugun ekintza guztiak, kurtso bukaerako bidaiarako dirua irabazteko dira. Mesedez, eman laguntza bat. Asko eskertuko da.

Idatzi artikulu bat