Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/04/06 14:56:51.371 GMT+2

Berdel eguna

Aurten ere, espero zen bezala, berdel egunean, apirilaren 1a, izugarrizko jendetza hurbildu zen Mutrikura. Berdel eguna Mutrikun oso jai ospetsua da eta gero eta jende gehiago etortzea lortzen dugu. Atzerrikoen etorrerarekin eta bertokoen lan itzelaren ondorioz oso jai giro polita lortzen dugu.

Hemendik aurrera ere, horrela izatea espero dugu, berdela dastatzeko aukera hau ez baita edonon egoten. Baina egun horretan, ez zen berdela jan bakarrik egin, beste ekintza batzuen tartean, kontzertuak, umeentzako ekintzak... egon ziren, eta nola ez, gazteentzat, txosna!

Esan beharra dago horrelako egunik ez dagoela edonon, eta mutrikuar guztion lanarekin aurrera eramaten dugula urtero. Lan horrek merezi baitu, jasotzen dugun emaitzagatik.

NORMA AGEITOS ETA EDURNE TXURRUKA

Nork: Galanixan.2006/04/06 14:56:51.371 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat