Bai lagunok, hala dirudi, hainbat estadistiketan oinarrituz, gure artean ditugun politikari kideek ala diote behintzat.
Eta horren aurrean, bai alde batekoek bai bestekoek "herritarren alde lan egiteko prest". Horren ildotik joan zen pasa den urriko Udalbatzan ateratako gai bat, datorren urterako tasak igo behar zirela-eta.
ANVkoen hitzetan, jasanezina, onartezina eta herritarrei begirune gutxirekin onartutako igoerak omen, onura edo bonifikazioak ere aplikatu beharra berriro aldarrikatuz, azken horretan gu ere ados gaudela hemendik berrezten dugula. Berdeek ere aipatu zuten antzeko zerbait, onurei buruz, baina, dena dela, EAJrekin batera onartu zuten datorren urterako igoera. ANVkoek ez, noski, eta gu abstenitu egin ginen.
Kontua zera da, orduko argudioak azken Udalbatzarako ez direla baliagarriak izan dirudienez, ze ez dute inolako arazorik izan, hiru alderdiek ( EAJ, ANV eta BERDEAK ) Udalhitz deituriko hitzarmena onartzeko bere osotasunean, diru aldetik horrek suposatzen duen igoerarekin.
Gu ados gaude langileen aldarrikapenek aurrera egitearekin, gu ere langileak baikara, eta arlo sozialean hobekuntza guztiak dira onargarriak. Ekonomikoan berriz, kontuan izanik gauden krisi egoera koiunturala, eta gure Udalaren egoera estrukturala, herritarrona alegia, ez dugu ikusten inondik ere onargarria denik KPIren gainetik beste puntu bateko igoera.
Nahiko onura da Udaleko langilea izatea, horrek ematen duen ziurtasunagatik ( lanpostua mantentzeari dagokionez.. ), eta bertan duten ordutegia izatea, gainontzeko baldintza guztiak ere kontuan izanik, KPIren gainetik soldatak igotzeko eskaera une hauetan herritarren bizkar onartzeko. Esango dute ez dela hainbesteko kopurua, eta guk esango diegu gutxi edo asko lehengo tasen igoera aplikatu behar bada, hau beste tasa jasanezina dela. Eta, gainera, gutxi bada, langileei arrazoi bera argudiatuz, ahal zitzaien esan ezinezkoa dela eta garai hobeagoren zain egoteko.
Beraz, EA izan da alderdi bakarra Udalhitz ez duena onartu, herritarrei gehiegizko karga ez ezartzearen arrazoia dela medio, jakinik lehendik ere ia jasanezinezko dutela askok.
Ezkertiarra izatea, langileen alde egitea beti....ez da. Herritarrak direnean horren ordaintzaile, eta hainbat herritar daudenean egoera tamalgarrian, ekonomikoki, ezkertiarron lana da berdintasunaren alde lan egitea ere.
Eta, bestalde EAJk, hainbeste arazo dituenak hainbat eskaera onartzeko, guk urteetan eginikoak, eta arlo honi dagokionez, langile baten lan-orduak direla medio, egun erdikotik osokora pasatzea eskatuz, badirudi orain ez duela arazorik dirutza horiek ordaindu ahal izateko.
Beraz, alderdikeriak interes ezberdinen atzean eta herritarren kalterako.
Ea noizbait benetako batasuna lortzen dugu gure herrian!!!.

Idatzi artikulu bat