Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/09 00:58:00.146 GMT+1

Gure herriko gora beherak....

Denbora pasatu ahala, gero eta ulertezinago egiten zaigu hemengo egoera, eta gure euskal autonomi erkidegokoa orohar.

Herrian geldituz, azken hauteskundetarako erabili genuen mezua, "denon artean " egin behar genuela aurrera adierazten zuena zen.

Halabaina, arrazoi batzuk  edo besteak direla, ez dugu elkarrekin bultzada bateratua ematerik lortzen. Batzuen eta besteen estrategiak medio, gure arteko iskanbilak eta konponezinak besterik ez dira suertatzen, nahiz eta horren berri gehiegi ere ez izan herritarrek.

Azken urteetan baditugu eskuartean gure herriarentzat urteetan aldarrikapen izan diren egitasmoak ( Babes Dikea, Mutriku Sasiola, Mijoa, etabar,...), eta arrazoi batengatik edo besteagatik, berdin dio, herriratu zaizkigunean horiek gauzatzeko aukerak, hara non ateratzen diren egitasmo horien aurkariak, hainbeste kostatako ahaleginen ondoren.

Udalean gabiltzanon alderdi politikoen aldetik izango ditugu akatsak, noski, eta berehala zuzendu beharrekoak ere, baina akats larritzat jotzen dugu herritarren ordezkapena lortu dugunon artean, ezadostasunen aurrean elkarri jazartzea, eta nola, epaitegietara joaz...

Nahiko arazo ez lehendik, gure herriaren garapena lortu nahian, edota gure erkidegoko normalkuntzarantz irtenbide bila, eta, hara nola aurkitzen garen beste arazo hauekin...

Iruditzen zaigu badela garaia denok batera eta ildo beretik bultzada galanta eman dezagun, bai gure herriari, Mutrikuri, baita gure euskal herriari ere, alde batera utziz norkberekeriak eta banatzen gaituzten estrategiak, eta ezadostasunak eztabaidatuz edo saihestuz.

Bai herri mailan, baita erkidegoan ere, denbora alferrik galtzen gabiltzala deritzogu, bakoitzar bere zilborrari besterik ez dugulako begiratzen.

Bada garaia, lehenago ere esan bezala, elkarrekin lan egiteko, denok denori diogun errespetua gordeaz.

 

Nork: mutrikuea.2008/11/09 00:58:00.146 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat