Mutrikuko EA @ GA

Herri pobrea omen gara....
Bai lagunok, hala dirudi, hainbat estadistiketan oinarrituz, gure artean ditugun politikari kideek ala diote behintzat.

Eta horren aurrean, bai alde batekoek bai bestekoek "herritarren alde lan egiteko prest". Horren ildotik joan zen pasa den urriko Udalbatzan ateratako gai bat, datorren urterako tasak igo behar zirela-eta.

ANVkoen hitzetan, jasanezina, onartezina eta herritarrei begirune gutxirekin onartutako igoerak omen, onura edo bonifikazioak ere aplikatu beharra berriro aldarrikatuz, azken horretan gu ere ados gaudela hemendik berrezten dugula. Berdeek ere aipatu zuten antzeko zerbait, onurei buruz, baina, dena dela, EAJrekin batera onartu zuten datorren urterako igoera. ANVkoek ez, noski, eta gu abstenitu egin ginen.

Kontua zera da, orduko argudioak azken Udalbatzarako ez direla baliagarriak izan dirudienez, ze ez dute inolako arazorik izan, hiru alderdiek ( EAJ, ANV eta BERDEAK ) Udalhitz deituriko hitzarmena onartzeko bere osotasunean, diru aldetik horrek suposatzen duen igoerarekin.

Gu ados gaude langileen aldarrikapenek aurrera egitearekin, gu ere langileak baikara, eta arlo sozialean hobekuntza guztiak dira onargarriak. Ekonomikoan berriz, kontuan izanik gauden krisi egoera koiunturala, eta gure Udalaren egoera estrukturala, herritarrona alegia, ez dugu ikusten inondik ere onargarria denik KPIren gainetik beste puntu bateko igoera.

Nahiko onura da Udaleko langilea izatea, horrek ematen duen ziurtasunagatik ( lanpostua mantentzeari dagokionez.. ), eta bertan duten ordutegia izatea, gainontzeko baldintza guztiak ere kontuan izanik, KPIren gainetik soldatak igotzeko eskaera une hauetan herritarren bizkar onartzeko. Esango dute ez dela hainbesteko kopurua, eta guk esango diegu gutxi edo asko lehengo tasen igoera aplikatu behar bada, hau beste tasa jasanezina dela. Eta, gainera, gutxi bada, langileei arrazoi bera argudiatuz, ahal zitzaien esan ezinezkoa dela eta garai hobeagoren zain egoteko.

Beraz, EA izan da alderdi bakarra Udalhitz ez duena onartu, herritarrei gehiegizko karga ez ezartzearen arrazoia dela medio, jakinik lehendik ere ia jasanezinezko dutela askok.

Ezkertiarra izatea, langileen alde egitea beti....ez da. Herritarrak direnean horren ordaintzaile, eta hainbat herritar daudenean egoera tamalgarrian, ekonomikoki, ezkertiarron lana da berdintasunaren alde lan egitea ere.

Eta, bestalde EAJk, hainbeste arazo dituenak hainbat eskaera onartzeko, guk urteetan eginikoak, eta arlo honi dagokionez, langile baten lan-orduak direla medio, egun erdikotik osokora pasatzea eskatuz, badirudi orain ez duela arazorik dirutza horiek ordaindu ahal izateko.

Beraz, alderdikeriak interes ezberdinen atzean eta herritarren kalterako.

Ea noizbait benetako batasuna lortzen dugu gure herrian!!!.

Gure herriko gora beherak....
Denbora pasatu ahala, gero eta ulertezinago egiten zaigu hemengo egoera, eta gure euskal autonomi erkidegokoa orohar.

Herrian geldituz, azken hauteskundetarako erabili genuen mezua, "denon artean " egin behar genuela aurrera adierazten zuena zen.

Halabaina, arrazoi batzuk  edo besteak direla, ez dugu elkarrekin bultzada bateratua ematerik lortzen. Batzuen eta besteen estrategiak medio, gure arteko iskanbilak eta konponezinak besterik ez dira suertatzen, nahiz eta horren berri gehiegi ere ez izan herritarrek.

Azken urteetan baditugu eskuartean gure herriarentzat urteetan aldarrikapen izan diren egitasmoak ( Babes Dikea, Mutriku Sasiola, Mijoa, etabar,...), eta arrazoi batengatik edo besteagatik, berdin dio, herriratu zaizkigunean horiek gauzatzeko aukerak, hara non ateratzen diren egitasmo horien aurkariak, hainbeste kostatako ahaleginen ondoren.

Udalean gabiltzanon alderdi politikoen aldetik izango ditugu akatsak, noski, eta berehala zuzendu beharrekoak ere, baina akats larritzat jotzen dugu herritarren ordezkapena lortu dugunon artean, ezadostasunen aurrean elkarri jazartzea, eta nola, epaitegietara joaz...

Nahiko arazo ez lehendik, gure herriaren garapena lortu nahian, edota gure erkidegoko normalkuntzarantz irtenbide bila, eta, hara nola aurkitzen garen beste arazo hauekin...

Iruditzen zaigu badela garaia denok batera eta ildo beretik bultzada galanta eman dezagun, bai gure herriari, Mutrikuri, baita gure euskal herriari ere, alde batera utziz norkberekeriak eta banatzen gaituzten estrategiak, eta ezadostasunak eztabaidatuz edo saihestuz.

Bai herri mailan, baita erkidegoan ere, denbora alferrik galtzen gabiltzala deritzogu, bakoitzar bere zilborrari besterik ez dugulako begiratzen.

Bada garaia, lehenago ere esan bezala, elkarrekin lan egiteko, denok denori diogun errespetua gordeaz.

2008-03-27 Udalbatza (Plenua)
Hemendik aurrera blog honen bitartez saiatuko gea udalbatzak aztertetzen diren gaiak zuenganatzen eta batez ere Mutrikuko Eusko Alkartasunak ze iritzi duen gai bakoitzaren inguruan. 2008-03-27ko udalbatzan gai hauek planteatu ziren:

1.- Ondorengo aktaren onespena:

2008-02-07an burutatutako udalbatzaren akta.

2008-02-25ean burututako ez ohiko udalbatzaren akta.

denen adoztasunez onartu zen.

2.- 2008ko urtarrileko eta otsaileko ebazpenen berri ematea : Alkatetza, Hirigintza, Ongizate.

Josebe alkateak ebazpenen berri eman zuen, informazio hutsa.

3.- Alde Zaharrari dagokion hirgintza ordenantza osagarriaren behin betiko onarpena

Guztion onarpena izan zituen.

4.- Trafiko ordenantzaren hasierako onarpena.

1991ko ordenantzaren eguneratzea da. Beste pleno batean multen gaia aztertuko da.

5.- Zumalabe-Turruntegi espaloiari dagokion obren espedientearen onarpena.

379 mila euroko aurrekontua izango du eta bi hilabeteko epea gauzatzeko. Orain boletinean azaldu behar da eta gero kontratazio mahaia osatuko da eskeintzak aztertetzeko eta hoberena aukeratzeko. Espero dezagun uda bukaerako egitea.

6.- Montalibet eta harresien inguruko urbanizazio obrei dagokien espedientearen onarpena.

EA-ren aldetik gure zalantzak aurkeztu genuen ze gaur egun igogailua motz gelditzen bait da. Igogailura joan al izateko tranpa kalera gora zerbait egin behar dezu eta horrela bere funtzio nagusia galtzen du. Horregaitik gu puntu honetan abstenitu egin giñen.

7.- AR-6 "Santa Katalina Konbentua" eremuaren xehetasun azterketaren behin betiko onarpena.

Puntu honetan ere EA abstenitu egin zen, eremu honetarako beste planteamendu batzuk egin dira azkenian ez direnak kontutan hartu. Bere garapena betirako baldintzatuz.

8.- 7/2007 kreditu aldaketa espedientea.

Denen adoztasuna eman zen. 50.717,09 euroko kreditu aldaketa eman zen. Partida batzuk gutxituz beste batzuek handitzeko.

9.- 2008 urterako udal aurrekontu orokorraren onarpena.

Aurreko urtetan bezela elkarrizketak egon dira alderdi guztien aldetik akordio batetara iristeko ahaleginean. Aurtengo aurrekontua 7.607.470,07 da. Anv eta Berdeen zenbait ekarpenekin bat egiten dugu baina aurreko urteetan bezela gure eskariak ez dira kontutan hartu eta horregaitik aurten ere abstenitu egin gea. Gure eskaeretako batzuk hauek ziren:

kirol teknikaria egun osorako jardunean kontratatzea. (Dirurik ez dago itxuraz, nahiz eta argi erakutsi kirol teknikaria lanarik ez zaion falta eta azken finean kostatzen dena berdinduta dago mutrikura ekartzen dituen laguntzekin.)

egañaneko frontoia estali. Horrela kirolez gain beste funtzio batzuk eman daiteke euria dagoenian. Posibilitate guztiak aztertu behar dira, eta behar baldin bada diputaziora joan diru laguntzen bila. EA-ren aldetik prest gaude laguntzeko eta diputazioaren atea jotea.

Ongizateko sailak dituen beharrei lehentasunezko garrantzia eman, Iñigo agirrek esan duenez eguneratu dira aurrekontuak baina azterketa sakona egin beharra dago kontutan hartuta gainera datorkiguna. Alde batetik krisial ekonomikoa eta bestetik inmigrazioaren ugalketa. Prest egon behar dugu arazo hauei aurre egiteko.(Eaj kontutan hartuko du)

Herri garapen agentea kontratatu, INEMek eskaintzen duenaz baliatuz %75 diruz laguntzen du. (Eaj kontutan hartuko du).

Herri behartsuei laguntzeko %07.

Eaj eta Berdeen botuei ezker onartu zen aurrekontua.

10.- Plantilla organikoa eta lanpostu zerrendaren onarpena.

Denez adoztasuna lortu zuen.

11. Kutxako ordezkarien izendapena.

Hainbat herrik bat egin dute ordezkaritza lortzeko Kutxan eta honen ondorioz proposatzen zen Aitor kerejeta (hondarribiko alkatea) eta Josebe astigarraga (mutrikuko alkatea) izendatzea herri hauen ordezkari gisa.

Gure aldetik kasu honetan Eaj-kin bat goazenez, koherentziaz aldeko botua eman genuen.

12.- Produktu trasgenikoei buruzko adierazpena.

Berdeek aurkeztutako mozio honek denek baiezkoa eman genion. Testua hemen dakazute http://www.ehne.org/eu/noticias_detalle.asp?id=114

Erregu galderarik ez zenez egon, bukatutzat eman zen hilabete honetako plenoa.

2008-ko Hauteskunde Orokorrak
Bukatu dira hauteskundeak eta orain balorazioa egiteko garaia heldu da:

“Lehenengo ta behin Mutrikuko Eusko Alkartasunetik mila ta bat esker 159 Mutrikuarrei guregan konfidatu izanagatik. Bigarrenik Zoriondu Psoe-ri, bai espanian mailan baita ere hego euskal herrian irabazi dutelako eta Mutrikun emaitzak ezin hobeagoak izan dituztelako.

Gure aldetik dudarik gabe emaitzak ez dira onak izan, madrilen genuen diputatua galdu egin degu eta botu dexente galdu ere.

Arrazoiak????? hainbat izan daitezke. Gure ustez mlnv (anv,batasuna......jar daiteke, baina ezker abertzalea inoiz ez ) eta bere inguruak abstentziora deitu izanak, ostiralean ETA-k hildako militante sozialista ( Mutrikutik gure elkartasuna bere senide ta alderdiari) alderdi honen igoera nabarmena ekarri du eta noski guk ere gauzak ez ditugu ondo egin. Ez gera gai izan gure mezua zabaltzeko eta ezta ere herritarrengana iristeko. Orain burua igo eta gogor lan egitea besterik ez zaigu geratzen berriro mutrikuarren,gipuzkoarren eta oro har euskal herritarren konfidantza berreskuratzeko. Dudarik ez eduki herri honen alde lanean jarraituko dugula.”

Beti gaude zuen esanetara,ideiak, kritikak, iradokizunak....etb. jasotzeko

Hauek izan dira Mutrikuko emaitzak:

BOTUEMAILEAK 1.913

ABSTENTZIOA 2.084

ALDERDIA

BOTUAK

EAJ-PNV

1.023

56,05

PSE-EE(PSOE)

263

14,41

EA

158

8,71

PP

124

6,79

ARALAR

113

6,19

BERDEAK

70

3,84

BESTEAK

73

4,00

Mutrikuko Eusko Alkartasuna

EGUNGO EGOERA
Abenduaren 15a eta 16a izan ziren Kongresurako aukeratutako egunak, eta han egon ginen.

Oraingo honetan, alderdiko Lehendadakaria eta zuzendaritza berriaren izendapena bozkatu behar genuen, barne arazoak konpondu asmoz hainbat saiakera egin zirelarik, eta horren ondorioz, era ezberdinetako sensibilitateak elkartzen dituen batzordea osatuz.

Beraz, Unai Ziarreta dugu lehendakari edo presidente berria, eta berak orain arte eraman duen kargua, idazkariarena, Joseba Azkarragak hartu du.

Aro berri bat hasi dela esango genuke, EAk orain dela 21 urte hasitako bideari jarraituz, abertzaletasuna aldarrikatuz, independentzia lortu ahal izateko behar dugun burujabetzarantz bultzatuz, gizarte arloan landu beharreko ildoak ( aurrerakoitasun ikuspegitik, noski ) eta hainbat eta hainbat kontu esku artean ditugunak plazaratu eta jorratu behar direla konturatuz , horretarako baliabide guztiak abian jartzeko ahaleginak eginez.

Hau guztia honela izanik eta gure herrira begira jartzen bagera, tamalez, aitortu behar dugu ez gaudela unerik gozoenean, non alderdikideok oso gutxi izateaz gain, gaudenok adinean aurrera goaz eta jarraipenerako aukera urriak ditugun.

Azken hauteskundeetan beherakada nabarmena jaso genuen ( talde politiko guztiak, oro har...), baina berrehun biztanle inguru tinko ibili ohi dira gure alderdiaren alde lanean, beraien botoaren bidez.

Herri honek dituen egitasmoak aurrera eraman ahal izateko, EAk duen ikuspegi abertzake, ezkertiar eta aurrerakoi aldetik bada, giza baliabide premia nabaria dela esan beharrean gaude.

Bai herri gisa lan egiteko, baita alderdi mailan EAk duen ideologia, ez EAJrekin ez beste inorekin batu gabe garatu ahal izateko, pertsonak, eta ahal bada gazteak, behar ditugu.

Egungo lehendakaria gaztea da eta ideologia ere ondo errotua du, besteok gauza bera nahiko genuke gure herrian, ideologia berarekin, herrigintzan, bakean, eta garapen jasangarri baten ildotik, aurrera egitea, bai herri bezala, baita alderdi bezala ere.

Badira hainbat egitasmo legealdi honetan aurrera eraman nahi direnak, bai hirigintza arloan, baita gizarte, kultura, kirol eta gainonetzeko arloetan ere.

Badaude hainbat eskaera, EAtik bultzatu ditugunak, azken urteetan denok ahopean edo jendaurrean aipatu izan ditugunak, baina oraingoz zehaztu gabe eta behar luketen bultzadarik gabe aurkitzen direnak.

Adibidez, bi udalbatzetan eskatu dugu, batetik MIJOA BAILARAKO BIZTANLEEKIN BILDU ETA ADOSTU asmoz egin beharreko bilera, ea horrela batzen diren euren nahiak eta Udalarenak. Bestetik, eskatu dugu HERRI GALDEKETA EGITEKO ARAUDIA bideratzea, horretarako aztertuz zeintzuk liratekeen baldintzak eta gainontzeko betebeharrak.

Hasieran esan bezala, herrian badira egitasmoak, badago zeregina, eta horrek eskatzen du herritarren partaidetza, nolabaiteko inplikazioa, eta guk, alderdi gisa, eskatzen dugu gauza bera: Hau da, gure ikuspegiarekin ados egonez, partaidetza handitzea; horretarako, zuk, irakurle, egin dezakezun ekarpena guk eskertuko genuke, eta are gehiago zure ekarpenez gain, alderdi mailan lan egiteko borondatea duzula jakingo bagenu, atea beti zabalik daukazula jakinarazten dizugularik.

Datorren legealdia
Datorren zapatuan, eguerdi aldera-edo, egingo da kargu berrien izendatzea, zinegotziak eta alkatea, hain zuzen.

Ez dakigu oraindik nola gauzatuko den ekitaldi hori, ez baitigute esan nolako partaidetza burutuko den legealdi berri honetarako ( botoak jaso dituzten alderdi guztiena, alegia ).

Dakizuen bezala, guk denon partaidetza bultzatzen dugu, horrela zen gure hauteskunde kanpainako esaldia ere "..denon artean...".  Baina, diodan bezala, oraingoz ez dagiku hori horrela izango den.

Horretaz gain, eta hau ere kanpainan esaten genuen, sortuko diren batzordeak irekiak behar lukete izan, herritarren partaidetza ahalbideratuz, ekarpenak eginez, denon adostasunarekin aurrera eramanez herrirako gai garrantzitsuak direnak.

Ikusiko dugu nola joaten den aste hau, gure arteko bilerak zer nolako emaitzak izaten dituzten.

Gazte Abertzaleak IX. Biltzar Nagusia Lasturren(Deba)
Gazte Abertzaleak bere IX. Biltzar Nagusia ospatu zuen Debako Lastur auzoan.
Larunbatean hiru ponentzia aztertu, eztabaidatu eta onartu genituen. Batetik, ponentzia politiko bat, zeinetan gazte erakundearen planteamentu politikoak adierazten diren; bestetik, sozioekonomikoa, non hainbat gai sektorialen inguruan eztabaida eta ondorioak atera genituen (lana, etxebizitza, eta abar luze bat ) eta azkenik, estatutu berriak eztabaidatu eta bozkatu genituen biltzarreko partehartzaileok. Ponentzia eta estatutuen adibide adierazgarri gisa hainbat elementu aipa ditzakegu. Esaterako, afiliazio mota berri bat ezarri zen, zeinek ahalbidetzen duen gaztekide orok zuzenean militante oso eta aktibo bilakatu beharrean, bere nahiaz, jarraitzaile baten estatusa hartzea. Jarraitzaile deiturikoak informazioa, aldizkariak, eta abar jasotzeko eskubidea izango du, baita halanola, bere konpromezua handituaz militante oso bihurtzekoa ere.

GAren bederatzigarren Biltzar Orokor honen ezaugarri nagusietako bat eta bere planteamendu independentista ezkertiarrarekin zuzenean loturikoa foralismo zatikatzailearen gainditzea dugu. Horretarako, Nazio Batzordeko Idazkari batek, Euskal Herriko bailara guztietako ordezkariekin lan egiteko ardura zuzena hartuko du, bailara eta herriguneak indartuz eta haien arteko proposamenen koherentzia, koordinaketa eta elkarlana bultzatuaz.

Igandean, berriz, Nazio Batzorde eta Bermapide Batzorde berriaren hautaketari ekin genion, hautatutakoak hauexek izan zirelarik: Harkaitz Millan (Idazkari Orokorra), Leire Pinedo (Finantza idazkaria), Alain Zamorano (Antolakuntza Idazkaria), Juan Karlos Perez (Sektorialeko Idazkaria), Alex Alba (Lurralde Idazkaria) eta Harri Fernandez (Komunikazio Idazkaria). Bermapide Batzordeari dagokionez, Iñaki Agirrezabalaga (Lehendakaria), Elisa Sainz de Murieta (Bokala) eta Iban Ugarte (Bokala) izan ziren hautatuak.

Ostean, eguerdiko 12:30 inguru, Lasturreko Kroskika frontoian, Biltzarrari amaiera ezin hobea emateko, ekitaldi politiko bat burutu genuen. Bertan Ibon Usandizaga, jada GAko Idazkari Orokor ohia, izan zen aurkezle, eta Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea, Unai Ziarreta, EAko Idazkari Nagusia eta Idazkari Orokor berria izan ziren hizlari. Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere etorri zen bere babesa eskaintzera, ekitaldiaren ondorengo hamaiketakoan gazteoi, hitz batzuk zuzendu zizkigularik.

Bertaratu ginen guztion ilusioz beteriko hausnarketa honela labur daiteke: Ausardiaz etorkizunera!!

Joseba Burgaña zerrenda buru maiatzeko udal hauteskundeetan
Mutrikuko Eusko Alkartasuna talde politikoak jakinarazten du maiatzean egingo diren udal hauteskundetarako zerrenda-buru gisa Joseba Burgaña Osa izan dela aukeratua.

Urte Berri On! 2007
Mutrikuko Eusko Alkartasuna eta Gazte Abertzaletik Urte berri ona opa dizuegu guztioi. Oztopoak oztopo bakearen urtea izan dadila eta 2007. urtea zuen ametsak egi bihurtu daitezela.

Mutrikuko Eusko Alkartasuna

Mutrikuko Gazte Abertzaleak

Gazte Abertzaleak Urriak 12ko ekintza
Urriak 12an Gazte Abertzaleak Donostian eginiko ekintza-jai hau, salatuz eta pariodiatu, ikus ezazu hemen:

http://www.gazteabertzaleak.org/ikusi.asp?hizkuntza=eus&kod=618

Mutrikuko Gazte Abertzaleak