Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/23 00:21:29.503 GMT+1

EGUNGO EGOERA

Abenduaren 15a eta 16a izan ziren Kongresurako aukeratutako egunak, eta han egon ginen.

Oraingo honetan, alderdiko Lehendadakaria eta zuzendaritza berriaren izendapena bozkatu behar genuen, barne arazoak konpondu asmoz hainbat saiakera egin zirelarik, eta horren ondorioz, era ezberdinetako sensibilitateak elkartzen dituen batzordea osatuz.

Beraz, Unai Ziarreta dugu lehendakari edo presidente berria, eta berak orain arte eraman duen kargua, idazkariarena, Joseba Azkarragak hartu du.

Aro berri bat hasi dela esango genuke, EAk orain dela 21 urte hasitako bideari jarraituz, abertzaletasuna aldarrikatuz, independentzia lortu ahal izateko behar dugun burujabetzarantz bultzatuz, gizarte arloan landu beharreko ildoak ( aurrerakoitasun ikuspegitik, noski ) eta hainbat eta hainbat kontu esku artean ditugunak plazaratu eta jorratu behar direla konturatuz , horretarako baliabide guztiak abian jartzeko ahaleginak eginez.

Hau guztia honela izanik eta gure herrira begira jartzen bagera, tamalez, aitortu behar dugu ez gaudela unerik gozoenean, non alderdikideok oso gutxi izateaz gain, gaudenok adinean aurrera goaz eta jarraipenerako aukera urriak ditugun.

Azken hauteskundeetan beherakada nabarmena jaso genuen ( talde politiko guztiak, oro har...), baina berrehun biztanle inguru tinko ibili ohi dira gure alderdiaren alde lanean, beraien botoaren bidez.

Herri honek dituen egitasmoak aurrera eraman ahal izateko, EAk duen ikuspegi abertzake, ezkertiar eta aurrerakoi aldetik bada, giza baliabide premia nabaria dela esan beharrean gaude.

Bai herri gisa lan egiteko, baita alderdi mailan EAk duen ideologia, ez EAJrekin ez beste inorekin batu gabe garatu ahal izateko, pertsonak, eta ahal bada gazteak, behar ditugu.

Egungo lehendakaria gaztea da eta ideologia ere ondo errotua du, besteok gauza bera nahiko genuke gure herrian, ideologia berarekin, herrigintzan, bakean, eta garapen jasangarri baten ildotik, aurrera egitea, bai herri bezala, baita alderdi bezala ere.

Badira hainbat egitasmo legealdi honetan aurrera eraman nahi direnak, bai hirigintza arloan, baita gizarte, kultura, kirol eta gainonetzeko arloetan ere.

Badaude hainbat eskaera, EAtik bultzatu ditugunak, azken urteetan denok ahopean edo jendaurrean aipatu izan ditugunak, baina oraingoz zehaztu gabe eta behar luketen bultzadarik gabe aurkitzen direnak.

Adibidez, bi udalbatzetan eskatu dugu, batetik MIJOA BAILARAKO BIZTANLEEKIN BILDU ETA ADOSTU asmoz egin beharreko bilera, ea horrela batzen diren euren nahiak eta Udalarenak. Bestetik, eskatu dugu HERRI GALDEKETA EGITEKO ARAUDIA bideratzea, horretarako aztertuz zeintzuk liratekeen baldintzak eta gainontzeko betebeharrak.

Hasieran esan bezala, herrian badira egitasmoak, badago zeregina, eta horrek eskatzen du herritarren partaidetza, nolabaiteko inplikazioa, eta guk, alderdi gisa, eskatzen dugu gauza bera: Hau da, gure ikuspegiarekin ados egonez, partaidetza handitzea; horretarako, zuk, irakurle, egin dezakezun ekarpena guk eskertuko genuke, eta are gehiago zure ekarpenez gain, alderdi mailan lan egiteko borondatea duzula jakingo bagenu, atea beti zabalik daukazula jakinarazten dizugularik.

 

Nork: mutrikuea.2008/01/23 00:21:29.503 GMT+1
Etiketak: alderdiaren gabeziak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat