Datorren zapatuan, eguerdi aldera-edo, egingo da kargu berrien izendatzea, zinegotziak eta alkatea, hain zuzen.
Ez dakigu oraindik nola gauzatuko den ekitaldi hori, ez baitigute esan nolako partaidetza burutuko den legealdi berri honetarako ( botoak jaso dituzten alderdi guztiena, alegia ).
Dakizuen bezala, guk denon partaidetza bultzatzen dugu, horrela zen gure hauteskunde kanpainako esaldia ere "..denon artean...". Baina, diodan bezala, oraingoz ez dagiku hori horrela izango den.
Horretaz gain, eta hau ere kanpainan esaten genuen, sortuko diren batzordeak irekiak behar lukete izan, herritarren partaidetza ahalbideratuz, ekarpenak eginez, denon adostasunarekin aurrera eramanez herrirako gai garrantzitsuak direnak.
Ikusiko dugu nola joaten den aste hau, gure arteko bilerak zer nolako emaitzak izaten dituzten.

Idatzi artikulu bat