Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/16 12:35:59.343 GMT+1

AGURRA

Kaxio irakurle orori:

       Aurreneko aldia da hemen azaltzen garela eta guztiok agurtzeaz gain, gure esker ona nahi diogu adierazi Atxukale web orria asmatu eta kudeatzen dutenei, eta bereziki Aitzoli, berak lagundu baitigu orain zuen aurrean duzuen bloga prestatzen ( hobeto esanda, berak egin du ).

       Gure asmoa, herriko kezkak zeintzuk diren eta horien aurrean ze nolako ekintzak bultzatu behar liratekeen aztertzea eta adostea litzateke.

       Badakigu azken urte hauetan egiten ari diren obrak ze nolako egonezin eta haserrea eragin duten hainbatengan, baina kontu horiek ez dira egun batetik bestera erabakitakoak, denbora luzez landutakoak baizik. Eta ez halamoduz pentsatu eta egindakoak, hainbat ikerketa, hausnarketa eta gehiengo zabal baten adostasuna lortu ondoren baizik.

       Beraz, orain arte egindakoak ez du atzera bueltatzerik, baina, agian, hemendik aurrera egin beharrekoak izan dezakete gehiago eztabaidatu edo gutxienez behintzat informazio gehiago zabaldu beharra.

       Hau horrela, gure asmoa litzateke blog honetan biltzea esparru anitzetan kokatu daitezken gaiak ( babes-dikea ren ingurukoak, etxebizitzen arlokoak, hezkuntza, denbora librea, kirola,  gazteria, kultura, adinekoen arazoak, ezinduenak, irisgarritasuna, garraioa,  etabar luze bat, non nahi adina earpen egin daitezken, bai irakurleon aldetik, baita guretik ere ( ahal dugun heinenan, noski).

         Beraz, eta bukatzeko, jakin dezazutela hemen duzuela gune bat zuen kezkak, gogoak eta gainontzeko bururatzen zaizikizuenak adierazteko. Era berean, onartuko genituzke horretarako herrian elkarrekin lan egiteko prest legokeena.

                           Joseba

         

 

 

 

 

Nork: mutrikuea.2006/11/16 12:35:59.343 GMT+1
Etiketak: emanaz eskerrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat