Bukatu dira hauteskundeak eta orain balorazioa egiteko garaia heldu da:
“Lehenengo ta behin Mutrikuko Eusko Alkartasunetik mila ta bat esker 159 Mutrikuarrei guregan konfidatu izanagatik. Bigarrenik Zoriondu Psoe-ri, bai espanian mailan baita ere hego euskal herrian irabazi dutelako eta Mutrikun emaitzak ezin hobeagoak izan dituztelako.
Gure aldetik dudarik gabe emaitzak ez dira onak izan, madrilen genuen diputatua galdu egin degu eta botu dexente galdu ere.
Arrazoiak????? hainbat izan daitezke. Gure ustez mlnv (anv,batasuna......jar daiteke, baina ezker abertzalea inoiz ez ) eta bere inguruak abstentziora deitu izanak, ostiralean ETA-k hildako militante sozialista ( Mutrikutik gure elkartasuna bere senide ta alderdiari) alderdi honen igoera nabarmena ekarri du eta noski guk ere gauzak ez ditugu ondo egin. Ez gera gai izan gure mezua zabaltzeko eta ezta ere herritarrengana iristeko. Orain burua igo eta gogor lan egitea besterik ez zaigu geratzen berriro mutrikuarren,gipuzkoarren eta oro har euskal herritarren konfidantza berreskuratzeko. Dudarik ez eduki herri honen alde lanean jarraituko dugula.”
Beti gaude zuen esanetara,ideiak, kritikak, iradokizunak....etb. jasotzeko
Hauek izan dira Mutrikuko emaitzak:
BOTUEMAILEAK 1.913
ABSTENTZIOA 2.084
| ALDERDIA | BOTUAK | % |
| EAJ-PNV | 1.023 | 56,05 |
| PSE-EE(PSOE) | 263 | 14,41 |
|
EA |
158 | 8,71 |
|
PP |
124 | 6,79 |
|
ARALAR |
113 | 6,19 |
| BERDEAK | 70 | 3,84 |
|
BESTEAK |
73 | 4,00 |
Mutrikuko Eusko Alkartasuna

Idatzi artikulu bat