Honi buruz

Atxukale.com webgunean blogak izateko aukera ematea pentsatu degu. Hau doan eskaintzen degun zerbitzu bat da.

Bloga

Bloga pertsona batek (edo talde batek) idazten duen albistegi bat da. Bertan, gai ezberdinei buruz idazten da, eta artikulu bakoitza kategorizatu, edo gure kasuan, etiketatu egiten da.

Gure blogetan, artikulu batek etiketa bat baino gehiago izan ditzake.

Blogetan idazten diren artikuluak, kutsu pertsonala izaten dute askotan, eta diario moduko bat bezelakoak izaten dira.

Artikuluak, berrienetatik zaharrenera ordenatuta azaltzen dira, eta Edukiak atalean hilabetez antolatuta ikusteko aukera izango degu.

Bloglariak, bere artikuluak erantzunak jaso ahal izango duten ala ez erabaki dezake, eta erantzuna librea den edo moderatu egingo den.

Hemen artikulu batzuk blogei buruz:

http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2018&26052

http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/358

http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/108

Blog bat sortu nahi badezu klikatu hemen eta egin zure eskaera.