«

»

Api 04

Blogak haur eta gaztetxoekin

Egilea: atxukale.com
Atxukale.com-en helburu nagusietako bat herri mailan Internet eta teknologia berrien erabilpena sustatzea da. Helburu honen atzetik, azkeneko pausua blog komunitatea sortzea izan da.
Blog komunitatea sortu ondoren, eta beste leku batzuetan izan duten esperientzia onak ikusita (bat , bi , hiru , lau , bost ), tresna hauek gure herriko haur eta gaztetxoen esku ipintzea pentsatu genuen. SMS eta mugikorren teknologia menderatzen duten bezela, adin hauetan interneteko teknologia menderatzea lortuko balute, aurrerapauso ikaragarria izango litzateke.

Asmo honekin Mutrikuko hiru ikastetxeetara jo genuen: Mutrikuko Institutua, Goizeko Izarra Ikastola eta San Miguel Ikastetxea. Ikastetxe hauetako zuzendariekin bildu, eta ideia azaldu genien.

Gure helburua erreza zen: Taldeko Blog bat osatu ikasturte berdineko ikasleentzat, eta blog hori irakasle baten laguntzarekin kudeatu.

Irakasleei prestakuntza guk emango genien. Argazkiak sartzeko flickr proposatzen genien, beraz ikastaroa bukatu ondoren irakasleek flickr eta blogaren erabilpena menderatuko zuten. Gero irakasleak izan behar ziren ikasleei tresna azaltzeko arduradunak.

Ikastetxeetatik jasotako erantzuna ona izan da. Institutukoak eta San Miguel ikastetxekoak hasi dira blogeatzen. Ikastolakoek ahal bezain laster hasiko dira.

Mutrikuko Institutua

Hauek izan ziren lehenak. Lukas zuzendariarekin bildu ondoren, hoberena Prentsa Tailerrarekin hastea litzatekeela pentsatu genuen. Lukasek eskatuta, geuk aurkeztu genien tresna hauek ikasleei.

Prentsa tailerrak Galanixan izeneko urtekari bat publikatzen du, eta herriko Kalaputxi aldizkarian ere artikuluak publikatzen dute, beraz, esperientzia badute artikuluak publikatzen.

Orain arte paperezko edizioan bakarrik publikatu izan dute, aurrerantzean beraien blogean ere bai:Galanixan

San Miguel Ikastetxea

Hauek oso oso azkarrak izan dira. Beraiekin martxoaren 27an arratsaldeko 18:00retan bildu ginen blog bat zer den eta nola kudeatzen den erakustera. Ordu beteko saioan, bloga eta flick nola erabili ikasi zuten.

Hurrengo egunean, martxoak 28, goizeko 11:11n artikulu bat publikatuta: Bostgarren mailakoak Arotzenera irteera

Ez hori bakarrik, Flickr-en sartu dituzte umien argazkiak

Internet aldatuz doa

Orain arte irakurle pasiboak ginen, orain idazle izateko aukera ere badegu, gure iritsia plazaratzeko tresnak baditugu. Hau da azken finean web 2.0 iraultzaren azpian dagoen mezua.

Mutrikun ume eta gazteak hasi dira teknologia hauek eskola giroan erabiltzen !!

{lang: 'es'}