«

»

Abe 13

Mutrikuko euskeria

Egilea: P. Arreitunandia
Orain dala pare bat aste Hitzako Garbiñekin komentatzen genuen pena bat dala euskeraz idazten degun Mutrikuarrok ez izatea gida bat Mutrikuko hizkeria erabiltzeko.

Gaur egun bi aukera daukagu: Batueraz idaztia, edo ahozkatzen degun bezela idaztia.

Lehenengo aukera oso formala, baina seguratasuna ematen duena. Ondo idazteko euskaltzaindiako arauak jarraitu eta kitto.

Bigarren aukeria, geure euskeria erabiltzia, naturalaua da, baina askotan ez da erreza. Ez dakizu gauzak ondo ala gaizki ari zean idazten.

Beste herrixetan arazo hau konpontzen laguntzeko, gida batzuk atera izan dituzte, oso lagungarrixak herriko euskeriaren erabilpena bultzatzeko.

Mutrikun ere lan hori egin da. Nik gida hori ikusi nuen (paperian) orain dela 2 urte, baina zoritxarrez ez nuen kopixa bat atera.

Gida hori egin zutenei eskaera bat: mesedez, publikatu ezazue gida hori. Digitalean egongo da nonbait, nik ikusi nuen dokumentua tresna informatiko bat erabiliz egina bait zen. Jarri ezazue web orriren baten doc, pdf, edo nahi dezuen bezela, nahi duenak deskargatu eta erabiltzeko aukera izan dezan.

Udalaren web orrixan seguru tartetxo bat gustora egingo diotela, eta nahi badeue ere, guk atxukaleko web orri honetan ere pozik jarriko genuke.

Gure etxeko buzoietan ere gustura jasoko genuke Mutrikuarrok holako gida bat. Olentzeron zain geratu biharko gera ?

{lang: 'es'}

2 comments

  1. aitziber andonegi

    mutrikuarrez, baita ere!Aupa lagunok,
    benetan poztu naiz zuen eskaera irakurri dudanean, mutrikuarreraz idatzi ahal izateko arauen hutsunea nabarmena delako eta bakoitza bere aldetik, bere iritzira dabilelako. Honek mesede baino kalte gehiago egiten duela uste baitut.
    Egia da, duela hiru bat urte Hizkeria Lantzen izeneko taldeak arau batzuk finkatu zituela, koadernotxo batetan argitaratu eta zabaldu zituela.
    Egindako lanari ezer kendu gabe, badakit ere, aurreko legegintzaldian Mutrikuko Euskeria Aztertzeko Beka bat martxan jarri zela eta urtebeteko epean lana aurkeztu eta ondoren Udalak lana argitaratzeko konpromisoa hartu zuela… epeak arrazoi ezberdinengatik luzatu egin ziren, hala ere hiru urteko atzerapena ezin da justifikatu!
    Bai mutrikuarrez idatzi nahi duen edozein herritarrentzat bai Hizkeria Lantzen taldearentzako lan-tresna garrantzitsua zen azterketa lana, gure hizkeria arautu eta egoki erabiltzeko ezinbestekoa, baina gaur da eguna oraindik ezer ez dugula eskuratu…
    Honelako lan bat egin ondoren zein da ez argitaratzearen arrazoia?

  2. Pedro Arreitunandia

    mutrikuarrez, baita ere!Kaixo Aitziber
    Arrazoiak (aitzakiak) seguru norbaitek asmatu ditzakeela, hori ez da gaitza izaten.
    Hiru urte diozu, …., pufff !!!! ez det esango oraintxe bertan buruan daukadana.
    Begiratu, norbaitek dokumentu elektroniko hori bidaltzen badit (doc, pdf, …) nik 3 minututan atxukaleko web orrian jartzeko konpromesua hartzen det, nahi duenentzat eskuragarri etxeko inprimagailuan atera ahal izateko.
    Hiru urte vs. Hiru minutu

Comments have been disabled.