«

»

Abu 26

JAUJA ANDONEGI TOXU ESKUBALOI TALDEA ABIAN

Egilea: MUTRIKUKO KIROL ZERBITZUAK
Mutrikuko Jauja Andonegi Toxu Eskubaloi Taldea abian da bere aurredenboraldian abuztuaren 24an aurkezpena egin eta gero.

Entrenamendu saioak abuztuaren 26an hasiko dira. Hilabete luze bat dute gure neskek ondo prestatzeko eta izan ere beharko dute ze aurten Euskal Ligako taldeekin neurtuko dira urrian hasiko den txapelketan.

Aurtengo denboraldiko helburuak maila hobetzearekin batera denboraldi bukaeran erdi aldean amaitzea lorpen ederra litzateke.

Aurpegi berriak egongo dira taldean. Hala ere eskubaloian aritu nahi duen orori, bai neska zein mutil, gurekin harremanetan jartzeko deia luzatzen diegu (679 162 502-mikel).

Eskertu nahi diegu gure herriko diren Akilape Altzairuak eta Andonegi Jantziak babesleei baita Udalari ere.

{lang: 'es'}