«

»

Mai 13

Txurruka2005.com ??

Egilea: Pedro Arreitunandia

Gaur arratsaldean etxera heldu naizenean, hitza irakurri dut eta portadan hau zegoen: Txurruka 2005erako ekimenak webean

Hori ikustean, benetan poztu egin naiz. Egia esan, azkeneko urteotan udaleko http://www.mutriku.net orria geldituta egon da. Zeozer jarri dute, baina egia esateko, gauza handirik ez.

Horregatik, poztu egin naiz. Badirudi Internet-eri inportantzia ematen diotela, ordua zan.

Ba hori, jarraitxu det irakurtzen, eta pixkat aurrerago, hau zetorren: Horrela, jendeak www.txurruka2005.com helbidea bisitatzeko aukera izango du hemendik aurrera.

Burura etorri zaidana, hau izan da: Koño !! gaiñea dominixua hartu deue, hori bai ideia ona !!

Zegitxuan, afaixa martxan ipini eta ordenagailua piztu det, ea http://www.txurruka2005.com nolakua zan jakitzeko. Zabaldu det nere nabigatzailea (Internet Explorer ez, Mozilla firefox euskaratua ) eta han sartu det helbidea http://www.txurruka2005.com

Zer topatu det ? Ezer ez, erroria ematen du. Helbide horren atzetik ez dago ezer ez.

Bueno, seguruenez berandu ibiliko ziren, egunak gainera etorri, eta egunkarietan notizia atera beharra izan dute, nahiz eta web orria bukatu gabe egon. Bueno, ez gera izango gogorrak, total, ideia ona da.

Ordenagailua itzaltzera nijoala, pixkat moska geratu naiz, …., nahiz eta web gunea prest egon ez, erroria ematea ez da oso normala, normalian orritxo bat jartzen da mezu batekin, …, “laister prest”, “lanean gabiltza” edo horrelakoekin. Adibidez, Kalaputxikoek horrela daukate (http://www.kalaputxi.com/ )

Nire alderdi kritikua orduan agertu da, eta pentsatu det, …., dominixua, hau da, txurruka2005.com, beraiena izango da, ezta ?? Bai, bai, seguru, horrelako hanka sartzia ezin leike egin, publizidadia egin dominiuaren izenarekin eta dominiua izan ez ? gaur egun horrelakoik ezin leike egin, ……, baina badaezpada begiratuko det ….

Eta holaixe, berriz ere nire nabigatzailea zabaldu (jaitsi nahi badezu, hemen daukazu euskaratuta eta dohain) eta begiratzera joan naiz.

Ez dakienentzako: Nola ikusi dominio bat libre dagoen ala ez ? oso erreza da, orri honetan sartu eta dominiuaren izena idatzi: http://www.domainbank.net/index.cfm

Laukitxo bat agertzen da dominiuaren izena idazteko. Ezkerrean www jartzen du, eta eskuinean .com, guk erdian idatzi behar degu, gure kasuan, txurruka2005. Gero check botoiari eman, eta ingelesez esaten digu zeintzuk diren izen horrekin libre dauden dominiuak, kasu honetan, guztiak libre:

txurruka2005.com, txurruka2005.net, txurruka2005.info, txurruka2005.biz, txurruka2005.org eta txurruka2005.us

Honek zer nahi du esan ? ba gaurko egunez, hau da, 2005eko maiatzak 12 gaueko 22:10etan INORK ez duela dominio hori erreserbatu, beraz, Continue to Registration izeneko botoiari ematen badiogu, nahikoa izango dugula gure VISA txartela erabiltzea, eta dominio hau edozeinek (bai edozeinek, ….) hartu dezake bi urterako 70 dolar ordainduta.

Hor bertan atxukale idazten badezue, ikusiko dezue atxukale.com hartuta dagoela. Baita ere, mutriku sartzen badezue, ikusiko dezue nola mutriku.us izan ezik, beste danak hartuta daudela.

Ez dakit Hitza-k dakarren web orriaren helbidea zuzena den ala ez, baina badaezpada hitzaren edizio digitalean begiratu det, eta bai, hori da esaten dutena.

Badaezpada ere begiratu det ea dominiua beste bat ote zan, adibidez txurruka.com, eta ezta ere, txurruka.com eta beste danak ere libre daude (portzierto, behin hasita, nik txurruka2005.com baino lehenago, txurruka.com hartuko nuke)

Zer gertatu da ? Ba ez dakitx. Pentsatu nahi det inprentako errore bat dela eta, HITZAk zakarren dominiuaren izena ez dela zuzena, eta benetan, udaleko arduradunak dominio egokia hartuta dutela, ……, bestela, edarra hanka sartzia !!!!

{lang: 'es'}

1 comment

  1. asier

    Re: Txurruka2005.com ??Kontua da, helbidea ez dela, ez txurruka.com, ez txurruka2005.com, ez antzeko ezer.

    Helbidea hauxe da: churruca2005.com.

Comments have been disabled.