Itzuli albisteetara
2010-01-13
¦
Egilea: ZERIKASI
Zerikasi Zerbitzuak, etxeko konponketei buruzko ikastaroak antolatu ditu Elgoibarko Udaletxeko Gazte Sailaren laguntzarekin eta Debabarrenako 25 urtetik gorako pertsonei zuzendua
Zerikasi Zerbitzutik, etxeko konponketei buruzko ondorengo mini-ikastaroak antolatu ditugu Elgoibarko Udaletxeko Gazte Sailaren laguntzarekin.
Ikastaro guztiak Elgoibarko CIPen (Pedro Muguruzako ikastetxean) emango dira eta ikastaroak hauek dira:
- Jostungintza basikoa: - 8 ordu (2 orduko 4 sesio) - Hasiera: URTARRILAREN 25
- Brikolaia - etxerako reparazioak - 10 ordu (2 orduko 5 sesio)- Hasiera: OTSAILAREN 8
- Elektrizitatea - 10 ordu (2 orduko 5 sesio)- Hasiera: OTSAILAREN 24an
- Iturgintza - 10 ordu (2 orduko 5 sesio) - Hasiera: MARTXOAREN 10ean
IKASTAROKO DATUAK:
- Ikastaro egunak: astelehen eta asteazkenetan.
- Ordutegia: arratsaldeko 7etatik 9ak arte.
- Kostea: 12 euro ikastaro bakoitza (ikasle bakoitzaren aseguru pertsonala egiteak suposatzen duen gastua, alegia).
- Lekua: Elgoibarko CIPen - Pedro Muguruzako eskola zaharrean -
- Izen emateak: URTARRILAK 21 arte - Zerikasi Zerbitzura deituz - Tel. 943 748271 (Leire) eposta : zerikasi[arroba]imh.es edo Gazte Informazio Gunera deituz - Tel. 943 257986 (Naiara) - eposta: "gib [abildua] elgoibar.org"
ANIMA ZAITEZ ETA JAR ITZAZU PILAK! Plaza mugatuak!!
« Erantzun